Berriak Lehendakaritza
Eu

“Elkarrizketarako eta akordiorako jarreraren” alde egina duen apustua berretsiz eman dio hasiera Eusko Jaurlaritzak 2018ari

2018.eko urtarrilak 09

Erkorekak Espainiako Exekutiboari eskatzen dio onar dezan "zorretan jarraitzen duela Euskadirekin" baita egiteko dauden transferentzien inguruko negoziazioei berriro heltzeko ere

Eusko Jaurlaritzak "elkarrizketarako eta akordiorako jarreraren" aldeko bere apustua berretsiz eman dio hasiera urteari, euskal gizartearen bizi-baldintzak, ongizatea eta aukerak hobetze aldera, betiere. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, 2018ko aurreneko Gobernu Kontseiluaren ondoren izan den prentsaurrekoan. Bertan, Gobernu Programan jasotako konpromisoak berretsi ditu, eta azpimarratu du lehiakortasuna eta enplegua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, eta bizikidetza direla lehentasuna.

Programa horrek euskal Autogobernuan “sakontzeko, eguneratzeko eta egokitzeko” helburua ere jasotzen du, kontuan izanik “funtsezko urte bat” hasten dela zeregin horri heltzeko, bozeramaileak gogora ekarri duenez. Hala, gai hori aztertzen duen Ponentzia parlamentarioan oinarrien eta printzipioen akordio bat lortzea espero du. Gainera, berriro eskatu dio Gobernu zentralari Gernikako Estatutua osorik bete dezan, Euskadirekin oraindik “zorretan jarraitzen duela” adieraziz.

Hala, Erkorekak aitortu duenez, “datu berriak” egon litezke Espainiako Exekutiboak mantentzen duen jarreran planteatutako eskarietako batzuk direla-eta, horien artean, Gizarte Segurantzako Erregimenaren kudeaketa, Espainiako Gobernuko ordezkariak duela gutxi egindako deklarazioen arabera. Horregatik, bere asmoa adierazi du, hain zuzen ere Soraya Sáez de Santamaría lehendakariordearekin bilera bat eskatzekoa,egiteko dauden transferentzien inguruko negoziazioei berriro heltzeko.

PRESOEN KOLEKTIBOA

Bestalde, Foro Sozial Iraunkorrak aste honetan bertan aurreratutako informazioari buruz galdetu zaionean, ziurtatzen zuenak presoen EPPK kolektiboaren jarrera egindako kaltea aitortzeko eta beren biktimekin elkarraldiak izateko, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, hori ziurtatuz gero, “bide onetik emandako beharrezko pauso positibo bat litzateke”.

 

2018-01-09 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)