
Ullibarriko urtegiak hustutzeari ekingo dio datozen orduetan
- Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki
- Orain, 25 m³/s ur sartzen ari da urtegian
- Ulibarriko urtegitik isuriko den emaria20 m³/s ingurukoa izango da
Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki, Ulibarriko urtegiak datozen orduetan isurtzeari ekingo dio: behin urtegiaren ur-laminak isurtzea ahalbidetzen duen kota igarota.
Urtegiaren ur-laminaren maila itsas-mailatik 545 m gora dago. Hortaz, datozen orduetan prebentziozko ur-husteari ekin ahalko zaio: gehienezko emaria, oraingoz, 12 m³/s ur.
Alabaina, datozen egunotan, urtegian neurrizko ur-ekarpen jarraituak izango dira (25 m³/s-ren bueltan); ondorioz, ur-laminaren mailak gorantz joko du, eta horrek isurketa 20 m³/s-raino haztea ahalbidetuko du. Halaber, 7 m³/s Ulibarritik Urrunagarantz doaz, orain.
Egoera erabat arrunta da, Zadorrako urtegi-sistemaren kudeaketarako protokoloak ezarritakoari jarraiki. Ur-huste honen xedea da prebentziozko hustutze bat egitea; hartara, urtegiak ur-emari handiei eusteko ahalmena gordetzeko, datozen hilabeteetan balizko ur handiko gertakariren bat edo beste suerta dakigukeelakoan. Astebururako, kasu, euria erruz aritzea aurreikusten da.
https://www.youtube.com/watch?v=yLExqdASRNg&feature=youtu.be
-
2018-01-04
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Ullibarriko urtegiak ura hustutzeari ekingo dio datozen orduetan.https://t.co/DFsHyP3xrJ #zadorrako urtegiak
-
2018-01-04
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Ullibarri va a comenzar a desembalsar en las próximas horas https://t.co/o6wAr2AcUz
#embalsesdelzadorra -
2018-01-04
Comentario de Twitter:
Y también desembalsando en pantanos alaveses 😨😨😨😨😨😨😨🌧🌧🌧🌧🌧🌩🌩🌩🌩🌩🌩🌩🌩🌂🌂🌂🌂☂️☂️☔☔☔☔☔☔