
Antonio Aiz: “Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko merkantzien trenbidezko garraioa Gasteiztik haratago bermatzen ez duen proposamenik”
- Eusko Jaurlaritzak merkantzientzako alternatiba bat exijitzen du, egungo trenbide konbentzionala UIC zabalerara egokituz, Euskal Y-tik igaroko diren trafikoentzat meseta edo Portugalera jarraipena bermatuz.
Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Azpiegitura sailburuordea, “Hoy por Hoy Bilbao” saioan Juan Carlos Otaolak elkarrizketatua izan da. Egun garatzen ari diren trenbide proiektuen inguruan eta etorkizuneko mugikortasunaren erronken inguruan jardun dute.
De La Serna sustapen ministroak atzo iragarritako Burgos-Gasteiz konexioari buruz galdeginda, honakoa azpimarratu du “Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko merkantzien trenbidezko garraioa Gasteiztik haratago bermatzen ez duen inolako proposamenik eta merkantzientzako alternatiba bat exijitzen dugu, egungo trenbide konbentzionala UIC zabalerara egokituz, Euskal Y-tik igaroko diren trafikoentzat meseta edo Portugalera jarraipena bermatu dadin”.