Eu

Gasteizko tranbiak 8 milioi erabiltzaile lortu ditu

2017.eko abenduak 29
  • Hirugarren urte jarraian tranbiak bere errekor historikoa haustea lortu du.
  • Euskotrenek Unai Ociori, 2017ko tranbiako 8.000.000 bidaiariari, bere esker ona azaldu dio
  • 7 kotxeko unitate berriak erosteko esleipena egin da daukan eskaera handia ikusita eta baita hiriaren hegoalderantz egingo den luzapena dela eta.

Gasteizko tranbiak, hirugarren urte jarraian, bidaiarien errekor historikora berriro ere iristea lortu du. Urteko azkeneko datuak ixtear daudela, 2017an zehar tranbia erabili duten erabiltzaileen kopurua, orain dela 9 urte abian jarri zenetik, lehenengo aldiz 8 milioitik gorakoa izan da.

Begien bistakoa da tranbiak Gasteiztarren artean izan duen onarpena, hiri barruko mugikortasunaren bizkarrezurrean bilakatuz.

Hori dela eta, Euskotrenek Unai Ocio, 8.000.000. erabiltzailea, saritzea erabaki du eta goiz honetan bertan, Imanol Lezak, enpresako Zuzendari Nagusiak, bizikleta elektriko bat eman dio Euskal Herriako intermodal geralekuan ospatutako topaketa soil batean.

8 milioien muga igaro den abenduaren 26an gainditu zen, iluntzeko 20:26an Lovainako geralekuan, BAT txartel baten balioztapenaz. Izan ere, urtean zehar, erabiltzaileen %91,27ak tranbiako bidaiak ordaintzeko txartel hau erabili du. %4,62k joaneko bidaia-txartelak erabili ditu, %0,09k eguneko tituluarekin bidaiatu du (hau datorren urtarrilaren 1ean desagertuko da) eta gainerako bidaiariek MUGI Gipuzkoako bidaia-txartela (%2,33) eta Bizkaiko BARIK (%1,70) erabili dute, erabilera hori urtez urte handitzen doa.

Erabilitako geralekuen arabera, Angulema bidaiari gehien izaten duena da, guztiaren %17,5, hain zuzen ere. Horren atzetik honako hauek aurkitzen dira Legebiltzarra/Parlamento, Europa, Sancho el Sabio eta Honduras, orden horretan.

Tranbiaren eskaera altuaren ondorioz eta etorkizunean linearen luzapena dela eta, Euskotrenek 7 kotxeko hiru unitate berri erosi ditu eta egungo hiru unitateetan 5 kotxetik 7rako luzapena. Material berri hauekin, CAFek, kontratuaren enpresa esleipendunak, eraikitzen eta egokitzen duen neurrian ematen joango da. Horrekin jende gehien dabilen orduetan tranbietan bidaiatzen den okupazio handia arintzea itxaroten da.

Unitate berriak 500 serieari dagokionez zenbait hobekuntza aurkeztuko dituzte. Horrela honako sistemak izango ditu: pertsonak zenbatzeko sistema bat; gidatzeko zinematiko erregistragailua, martxari elkartutako parametroak biltzen utziko dituena; konektagarritasuna trena lurrarekin, komunikazioen eredu bat eta honek tranbiak eta komunikazio sare finkoen artean informazioa aldatzeko aukera ematen du; eta bestelako segurtasun neurriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • - Gasteizko tranbiaren 8.000.000 erabiltzailea.