Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Bilboko metroaren grebarako

2010.eko abenduak 20

 Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak gaur eman duen Aginduaren bidez abenduaren 21, 22, 23, 24 eta 25erako Bilboko Metroan deituriko greban erkidegoari eman beharreko funtsezko zerbitzuak atxikiko direla bermatzen da.

Greba egiteko eskubidea herritarren gainerako funtsezko eskubideen kontrakoa izan daitekeenez, eta Konstituzioaren 28. eta 37. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera, erkidegoaren funtsezko zerbitzuak betetzeko neurriak hartu behar dira, auzitan dauden eskubideetako bat bera ere edukirik gabe gera ez dadin. Administrazioak gutxieneko zerbitzu batzuk ezartzeko eskatzen du horrek, honako hauek Metro Bilbao erakundearen kasuan:

 

1. Aginte Bateratuko Postua.

Grebak irauten duen bitartean honako langile hauek emango dituzte txanda bakoitzean Aginte Bateratuko Postuaren zerbitzuak: Gainbegiratzaile 1, Trafiko eta Energiako operadore 1, Segurtasun eta Komunikazioetako operadore 1.

2. Trenen zerbitzua.

2.1. Oro har: lanuzteak hasi baino lehen hasiera izango duten zerbitzuek normalean egiten diren bezala jarraitu beharko dute amaitu arte.

2.2. 2010eko abenduaren 21a.

2.2.1. 10:00etatik 12:00etara.

L1 (Etxebarri eta Bidezabal/Plentzia)

6 tren orduko eta noranzko bakoitzean

(24 tren guztira)

L2 (Etxebarri - Santurtzi)

6 tren orduko noranzko bakoitzean

(24 tren guztira)

 

2.2.2. 18:00etatik 20:00etara.

L1 (Etxebarri eta Bidezabal/Plentzia)

5 tren orduko eta noranzko bakoitzean

(20 tren guztira)

L2 (Etxebarri - Santurtzi)

5 tren orduko eta noranzko bakoitzean

(20 tren guztira)

 

 

2.3. 2010 abenduaren 22a, 23a eta 24a.

2.3.1. 07:30etik 08:30era.

L1 (Etxebarri eta Bidezabal/Plentzia)

6 tren noranzko bakoitzean

(12 tren guztira)

L2 (Etxebarri - Santurtzi)

6 tren noranzko bakoitzean

(12 tren guztira)

2.3.2. 18:30etik 19:30era.

L1 (Etxebarri eta Bidezabal/Plentzia)

4/5 tren noranzko bakoitzean

(10 tren guztira)

L2 (Etxebarri - Santurtzi)

5 tren noranzko bakoitzean

(10 tren guztira)

 

2.6. 2010eko abenduaren 25a (00:00etatik 10:15era).

L1 (Etxebarri - Santurtzi/Plentzia

tren 1 orduko noranzko bakoitzean

(2 tren guztira)

L2 (Etxebarri -San Inazio)

tren 1 orduko noranzko bakoitzean

(2 tren guztira)

 

 

3. Mantentze eta matxurei erantzuteko arloa.

Grebaldian, honela emango da mantentze eta matxurei erantzuteko zerbitzua, baita segurtasunerako edo pertsonen bizitzarako arriskua dakarten egoera premiazko eta atzeraezinei erantzuteko zerbitzua ere:

3.1. 2010eko abenduaren 21, 22, 23 eta 24an, mantentze-langileek emango dute, Premiazko Konponketako Lantaldeko (PKL) talde batekiko baliokidea den pertsona kopuruarekin.

3.2. 2010eko abenduaren 25ean, Premiazko Konponketako Lantaldeko (PKL) talde batek emango du.

4. USI langileak ere izango dira, hiru pertsona grebaren ordutegi bakoitzean sarrerako eta irteerako bidaiarien fluxuak kudeatzeko, jendea eskailera eta atondoetan harrapatuta eta kolapsatuta geratzeko arriskua saihestuz, nasen absortzio-ahalmena kudeatuta trenen iragaitearen arabera.

5. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen dira gutxieneko zerbitzu horiek segurtasun- eta funtzionaltasun-baldintza egokietan atxikitzeko beharrezkoak diren mugimendu eta lanak, eta, horretaz gain, modu eraginkorrean laguntza eman beharko dute ohiko funtzionamendua berreskuratzeko, greba amaitutakoan.

Zerbitzu horiek grebarako eskubidea egikaritzen ez duten lagunek emango dituzte laguntasunez, eta enpresen eta administrazio publikoen zuzendaritza-taldeen esku dago, langileen ordezkaritzak esateko zer duen entzun eta gero, dagozkien pertsonei eginkizunak esleitzea. Bestalde, arrisku-egoerak edo istripuak saihesteko eta Agindu honek ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak behar bezala egikaritzeko, greba hasi aurretik, Enpresaren Zuzendaritzak eta Greba Batzordeak tren-unitate guztien helmuga eta gelditze-lekua zehaztu beharko dute, betiere unitate horien mugikortasuna greba-eskubidearen egikaritzapenak eraginpean har badezake.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko