Berriak Herrizaingoa

Terrorismoaren Biktimekiko XI. Elkartasunezko ekitaldia Bilbon

2010-12-19

Biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena behin betiko terrorismoarekin amaitzea dela adierazi du Aresek.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bilbon antolatutako Terrorismoaren Biktimekiko XI. Elkartasunezko ekitaldian izan da gaur.
Ekitaldi honekin omenaldia egin nahi izan da azken hamarkadetan terrorismoak eragin duen 63 biktimei.

Aresek adierazi du ETA desagertzen ez den bitartean "lan egiten jarraitu behar dugu ekintza terrorista behin betiko bukatzen lortzeko"
"Eusko Jaurlaritzaren posizioa gertaerei buruz hitz egitea dela eta ez espekulazioak komentatzea", azpimarratu du sailburuak. "Baloratu ahal izango den komunikatu bakarra ETAk ekintza terroristekin bukatuko duela inolako baldintzekin adierazten duenean izango da", gaineratu du.

Herrizaingo sailburuak nabarmendu du biktima gehiago ez egoteko "laguntzeko modurik onena lan egiten jarraitzearen konpromisoa hartzea da eta horrela euskaldunei terrorismoa desagertu dela esan ahal izango diegu. Honako hau izango da biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena".

Horrez gain, Aresek gogoratu du terrorismoa desargertzen denean omenaldia beharrezkoa izango dela "terrorismoak gizartean eragin duen sufrimendua gogorarazteko".

Ekimen honetan parte hartu dutenak biktima guztiak hil ziren 49 lekuetan ibili dira gaur goizean eta leku bakoitzean izena eta atentatuaren data jarri dute.
Ibilbidearen amaieran Casilda Anderearen parkean batu dira guztiak eta banan-banan biktimen izenak eta atentatuaren data zeraman kartel bat lurrean jarri dute lore batekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)