Berriak Lehendakaritza
Eu

Genero indarkeriaren Estatu paktuko 26 neurri lehenetsi ditu Berdintasun Konferentzia sektorialak

2017.eko abenduak 27
Gaur goizean Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Madrilen ospatu den Berdintasun Konferentzia sektorialean parte hartu du. Bertan kongresuak onartutako Genero indarkeriaren aurkako Estatu Paktuaren proposamenak eskatutakoa bete da, hau da, paktua sektorialean ere onartzea. 214 neurri jasotzen ditu Estatu paktuak, horien artean, tratu txarrak egiten dituztenengan jartzea kontrolaren fokoa, indarkeriaren biktima izan direnak artatzen dituzten profesionalen formakuntza ziurtatzea, edota biktima diren adin txikikoen eskubideak bermatzea. Gaurko bileran neurri guzti horietatik 26 lehenetsi dira 2018rako. 
Proposatzen diren neurrietako asko indarrean daude Autonomia Erkidego ezberdinetan, Euskadi barne. 
 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak