Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Arabako Elikagaien Bankoa bisitatu du

2017.eko abenduak 28

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikao sailburuarekin batera, Arabako Elikagaien Bankoa bisitatu du. Jundiz industria-poligonoan egindako bisitaldian, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria ere izan dira. Bisitaldian gidari izan dituzte Daniel Fernández Conde Arabako Elikagai Bankuetako presidentea —Euskadiko bankuko presidente ere bada— eta José Andrés Gabilondo presidenteordea.

Eguberrietako kanpainan bildutako elikagaiak biltegiratzeko, kudeatzeko eta banatzeko prozesuaren gaineko interesa azaldu dute guztiek. Elikagai horiek batez ere abenduaren 1ean eta 2an bildu ziren Arabako hiriburuko supermerkatuetan eta dendetan.

Arabako Elikagaien Bankua elkarte independentea da, herri-onurakoa eta irabazi asmorik gabekoa. Boluntarioek osatzen dute elkartea, eta horiek arduratzen dira doako elikagaiak bilatzeaz, birziklatzeaz eta elikagaiak behar dituzten laguntza-zentroetan dohainik banatzeaz. Horrez gain, soberako elikagaiak edo alferrik galdutako elikagaiak baina kontsumorako egokiak direnak eta, hartara, beharrean dauden pertsonak elikatzeko egokiak direnak biltzen dituzte.

Arabako Elikagaien Bankua ongintza-izaerako eta irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa inskribatu zen 1998ko martxoaren 16an, eta independentea eta autonomoa da bere kudeaketan. Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioan eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) sartuta dago. Interakzio bat dago hiru lurralde historikoen artean, eta elkarrekin egiten dituzte elkartasun-ekintza batzuk. Gainera, Arabako Bankuak elikagaiak elkartrukatzen ditu Burgos, Nafarroa, Errioxa eta Santanderko banku mugakideekin. Jardunbide egokien kode bat dauka elikagaien bankuetako boluntario guztientzat.

Araban, zabalkunde-kanpainak, ikasleak sentsibilizatzeko kanpainak eta mahai-inguruak antolatu ditu. Mahai-inguru horietan, Artolazabal sailburuak, Gasteizko alkate ohi José Ángel Cuerdak eta Arabako gizarte-eremuko hainbat ordezkarik hartu dute parte. “2017ko elikagaien bilketa handiaabenduko lehen asteburuan egin zen, dozenaka boluntarioren parte-hartzeari esker. Era berean, beste zenbait ekintzaren bidez (hala nola Araberri Horecaren partiduetan egindakoen edo Electro Alavesaren eta Kutxabanken Vital Fundazioaren 17 kausa proiektuaren bidez), 400 kilo janari bildu dira Elikagaien Bankuarentzat. Bestalde, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan ere agertu zen Arabako Elikagaien Bankuarekiko elkartasuna, blusek eta neskek egindako beste antzeko ekintza batzuen bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak