Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak 470.000 euro inguru inbertitu ditu Laudioko Anbulatorioan, osasun arreta hobetze aldera

2017.eko abenduak 26

Espazioen birmoldatze-lanei eta erabilera hobetzeari esker, arreta espezializatuan lau kontsulta berri abian jarri dira: Neurologia, Oftalmologia, Endokrinologia eta Kirurgia Orokorra

Horrez gain, anbulatorioko Erradiologia Eremua eraberritu da, eta ekipamendu berriaz hornitu da

 

Laudio Anbulatorioko birmoldatze-lanak amaitu dituzte. Anbulatorioak osasun arreta eskaintzen die Laudioko Lehen Mailako Arretako Unitatearen (Laudio, Orozko eta Okondo) eta Aiarakoarenak (Amurrio, Luiaondo-Arespalditza, Urduña) diren 42.500 herritar ingururi. Osakidetzako zuzendari nagusiak, María Jesús Múgicak, eta Asistentzia Sanitarioko zuzendariak, Andoni Arcelayk,  gaur bisitatu dute anbulatorioa. Osakidetzak 470.000 euro inbertitu ditu bertan. Hala, aurrerantzean, Aiara Bailarako herritarrek osasun arreta espezializatua ere eskura izango dute. “Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak  herritarrei, osasun arloan, eskuragarritasuna eta kalitatea hobetzeko estrategiaren parte da inbertsioa”.

Birmoldatze-lan nagusiak Etengabeko Arreta Gunean (EAG) eta lehenengo solairuan egin dira, eta neurri txikiagoan, bigarren solairuan. Egindako lanei esker, espazioa irabazi da, eta horrek arreta espezializatuko lau kontsulta zabaltzea ahalbidetu du. Arreta espezializatu hori, orain arte, Basaurin eta Bilbon eskaintzen zen, aurrerantzean, berriz, Laudioko eta inguruko herrietako herritarrengandik hurbilago egongo da. Horrez gain, zerbitzu-zorroa ere handitzea ekarri du. Ekainean, Neurologiako kontsulta zabaldu zen; irailean, Oftalmologiakoa, eta, azkenik, urrian, Endokrinologiako eta Kirurgia Orokorrekoak.

Osakidetzako zuzendaria pozik dago egindako lanekin, eta hauxe azpimarratu du: “oso handia da lehen mailako arreta eta ospitaleko arretaren arteko koordinazioa hobetzeko egiten ari den lana, eta lan horrek pazienteari arreta integrala eskaintzea ekarriko du”.

Lanek EAG osoa eraberritzea ekarri dute; anbulatorioko espazioa aprobetxatu da, eta kontsulta guztiak eta atseden-guneak eremu berean bildu dira. Horrek guztiak profesionalek guardia-zerbitzuak egin behar dituztenean, euren segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzea ekarri ditu.

Bestalde, lanen ondorioz, beste hiru kontsulta zabaltzeko espazioa lortu da: kontsulta bat 0 solairuan kokatuta dago, eta EAGrako erabiliko da; beste bat lehenengo solairuan, eta Endokrinologiako eta Oftalmologiako kontsulta izango da, eta hirugarrena eta azkena, bigarren solairuan, eta Erizaintzako kontsulta izango da.

Guztira 240.00 euro inbertitu dira EAG eta kontsultak eraberritzeko; horietatik 50.000 euro Oftalmologiako kontsultako errefrakzio-unitatea eskuratzeko erabili dira. 

Era berean, anbulatorioko Erradiologiako Eremua eraberritu da: espazioa egokitu da, eta Erradiologia Orokorreko gela bat jarri da, aurrerantzean ekipo digitala izango duena. Mugicaren arabera “Ekipamendu berri hori erosi izanak ¾Osakidetza Sareko beste erakunde batzuetan berriki eskuratutakoekin batera¾ teknologia berritzea dakar, eta, horri esker, azterketa eta proba diagnostikoak, orain artekoak zein berriak ere, azkarrago eta modu seguruagoan egin ahal izango dira”.

Guztira, anbulatorioaren lan osoa egiteko 467.318 euro inbertitu dira.

 

Laudion, 2017ko abenduaren 26an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak