Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2017.eko abenduak 26

 Honen bitartez gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatuko dira

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euroko diru-laguntza bat onartu du bere gaurko Gobernu Batzordean Herri Urrats elkartearentzat, urteroko Iparraldeko ikastolen jaia finantzatzen laguntzeko. Honen bidez, gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatuko ditu proiektu honek. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bideratuko duen diru-laguntza honek iazko kopuru bera izan du aurten. Honen bitartez, Lapurdiko Senpere herrian ospatzen den Herri Urrats jaialdia bera lagunduko da, bai eta honen inguruan antolatzen diren kultura eta aisialdi jarduera guztian. Izan ere, Iparraldean euskararen inguruan antolatzen den ekitaldirik nabarmenena da Herri Urrats eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen du gure hizkuntza aisialdian eta gazteen artean bultzatzeko egiten duen esfortzua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko