Eu

Gazte langabeak euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2017.eko abenduak 26

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskatuta, gazte langabeak euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia –Lanbideren bitartez garatuko dena– onetsi du Gobernu Kontseiluak. Euskal Enplegu Zerbitzuak 1.010.000 euro bideratuko ditu horretarako. 

Laguntza horien helburua titulazioa edo kualifikazioa duten baina aldez aurreko lan-esperientziarik ez duten gazte langabeak EAEn finkatutako enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzea da, haien etorkizuneko laneratzea bultzatzeko neurri gisa. 

Diru-laguntza horiek EAEn finkatuta dauden eta kanpoan lantokiak, enpresa partaidetuak edo enpresa talde bereko enpresak dituzten enpresa pribatuek edo publiko-pribatuek, kanpoan kokatutako enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresek eta kanpoan ezartzeko prozesuan sartuta eta behar bezala justifikatuta dauden eta hainbat baldintza betetzen dituzten enpresek eskatu ahal izango dituzte. 

Eskaerak aurkezteko epea erabaki honen ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko irailaren 20ra arte iraungo du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko