Eu

35 urtetik gorako langabeak euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2017.eko abenduak 26

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskatuta, 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan kontratatzeko 2018ko ekitaldirako deialdia –Lanbideren bitartez garatuko dena– onetsi du Gobernu Kontseiluak. Euskal Enplegu Zerbitzuak 400.000 euro bideratuko ditu horretarako. 

Deialdi horren xedea 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan eta beren kualifikazioarekin lotutako lanpostuetan kontratatzearen bidez lan-merkatuan txertatzeko aukera bultzatzea eta lanbide-esperientzia sendotzea da. 

Diru-laguntza horiek EAEn finkatuta dauden eta kanpoan lantokiak, enpresa partaidetuak edo enpresa talde bereko enpresak dituzten enpresa pribatuek edo publiko-pribatuek, kanpoan kokatutako enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresek eta kanpoan ezartzeko prozesuan sartuta eta behar bezala dokumentatuta eta justifikatuta dauden eta hainbat baldintza betetzen dituzten enpresek eskatu ahal izango dituzte. 

Eskaerak aurkezteko epea erabaki honen ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko irailaren 20ra arte iraungo du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko