Eu

Milioi 1 euro desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko neurri gisa enplegu lagunduari lotutako jardunak garatzera zuzenduko diren laguntzen deialdirako (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2017.eko abenduak 26

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskatuta, desgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan txertatzeko neurri gisa enplegu lagunduari lotutako jardunak garatzera zuzenduko diren laguntzen 2018ko ekitaldirako deialdia –Lanbideren bitartez garatuko dena– onetsi du Gobernu Kontseiluak. Euskal Enplegu Zerbitzuak 1.000.000 euro bideratuko ditu horretarako. 

Deialdiaren xede diren diru-laguntzak EAEn finkatuta dauden eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta beste entitate batzuek eta enplegu-zentro berezi gisa kalifikatuta eta inskribatuta dauden zentroek eskatu ahal izango dituzte. 

Eskaerak aurkezteko epea erabaki honen ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko