Eu

4 milioi euro zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdirako (Gobernu Bilera 2017-12-26)

2017.eko abenduak 26

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskatuta, Gobernu Bilerak abian jarri du lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona landunei eta langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako 2018an Lanbidek eskainiko dituen laguntzen deialdia. Euskal Enplegu Zerbitzuak 4.000.000 euro bideratuko ditu horretara. 

Diru-laguntzak proiektu bereziak finantzatzera bideratuko dira, eta proiektu berezitzat hartuko dira horietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna nabarmen hobetuko duten prestakuntza, orientazio edo enplegu jarduerak edo bestelako neurriak. 

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte: foru-aldundiek eta foru-sektore publikoak; EAEko udalek eta tokiko sektore publikoko entitateek; EAEko sektore publikoko entitateek; EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziek eta horiekin lotutako elkarteek; Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako irabazi-asmorik gabeko prestakuntza-erakunde pribatuek; Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoek; EAEn egoitza edo ordezkaritza duten entitateek, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute; eta zuzenbide publikoko partzuergoek. 

Eskaerak aurkezteko epea erabaki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko irailera arte egongo da zabalik. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko