Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

4,2 milioi euro enplegu zentro berezietako jarduera babesteko unitateak finantzatzeko lanbideren laguntza deialdirako (Gobewrnu Bilera 2017-12-26)

2017-12-26

Enpleguko eta gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eskatuta, Gobernu Bilerak abian jarri du Enplegu Zentro Berezietako Jarduera Profesionala Babesteko Unitateak 2018an finantzatzeko Lanbidek eskaintzen dituen laguntzen  deialdia. Euskal Enplegu Zerbitzuak 4.200.000 euro bideratuko ditu horretara. 

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte erroldan langile desgaituak (bereziki, desgaitasun mota dela eta gizarteratzeko zailtasun bereziak dauzkatenak) eta Babes Unitateak dituzten Enplegu Zentro Bereziek. 

Eskaerak aurkezteko epea erabaki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko