Eu

Eusko Jaurlaritzaren informatika elkarteak, EJIEk, saria lortu du "Data Center Infrastructure Management" plataforma ezartzeko proiektuagatik

2017.eko abenduak 29
  • Datu-zentroen energia-kontsumoa neurtzeko monitorizazio-sistemen plataforma horrek bi kategoriatan lortu du saria
  • Plataformaren hedapena elkarteak 2015ean EJIEren datu-zentroak bateratzeko eta haien hobekuntza integralerako abian jarri zuen proiektuan jasota dago

 Energia-efizientzia hobetzeko Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien inguruko enpresen EnerTIC plataformak Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) lana saritu du “Aro digitaleko energia-efizientziarako berrikuntza eta teknologiaren sarien”EnerTIC Awards 2017– bosgarren edizioan. Elkartearen "DCIM (Data Center Infrastructure Management) plataformaren ezarpena" proiektuak Smart Data Center eta Smart IT Infrastructure kategorietan lortu du saria.

Datu-zentroen energia-kontsumoa neurtzeko monitorizazio-sistemen plataforma horren hedapena elkarteak 2015ean EJIEren datu-zentroak bateratzeko eta haien hobekuntza integralerako abian jarri zuen proiektuan jasota dago. Plataformaren onuren artean, honako hauek aipa daitezke:

  • egin daitezkeen hobekuntzen detekzioa
  • ahalmenaren erabileraren optimizazioa, energiaren aurrezpenaren arabera
  • energia-galeren identifikazioa

EJIEren proiektua, sariaren bidez agerian geratu denez, energia-efizientziarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako enpresa edo erakunde batek egindako plan teknologiko eta berritzailerik onenetako bat da.

EJIE

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EJIE SA, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) arloko zerbitzuak ematen dituen enpresa publiko bat da, eta euskal sektore publiko moderno eta efiziente bat lortzen eraginkortasunez laguntzea du xede. EJIEk zerbitzu horiek kalitate, efizientzia eta segurtasunari lotutako berme guztiekin emateko baliabideak eta azpiegiturak ditu:

  • Proiektu teknologikoen garapena
  • Aholkularitza eta laguntza teknikoa
  • Osagai tekniko edo teknologikoen zuzkidura
  • Neurrira emandako zerbitzuak

EnerTIC

EnerTIC plataforma 2011. urtean sortu zen, eta Estatuan energia-efizientzia hobetzeko eta ekonomia lehiakorrago eta jasangarriago bat bultzatzeko IKT soluzio nagusiei lotutako aholkularitza- eta zabalkunde-tresna gisa erabiltzea zuen helburu.

EnerTIC Awards 2017 sarien deialdi honetan, erakunde publikoek zein  pribatuek aurkeztu dituzte beren proiektuak 16 kategoriatan (hala nola Smart Industry 4.0, Smart Cities, Smart Energy, Smart Data Center eta Smart International Projects kategorietan). Saridunak EnerTIC plataformari lotutako enpresen, haren webgunean erregistratuta dauden sektoreko profesionalen eta Erakunde Lankidetzako Sarea osatzen duten entitateen botoekin hautatu dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak