Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Haurreskolak Partzuergoko Negoziazio Mahaia

2017-12-22

Gaur goizez Eibarren bilera izan du Haurreskolak Partzuergoaren Negoziazio Mahaiak. Bilera honetan, Partzuergoan lanean ari diren beharginen lan baldintzak hobetzeko proposamen hauek egin dizkie Hezkuntza Sailak ordezkari sindikalei:

  • Hezitzaileen ordezkapenak lehen egunean, kasu guztietan.
  • Haur-eskola guztiek eskainiko dute 8 orduko zerbitzua, eguneko. Proposamen hau bat dator toki guztietara berdintasunez iristeko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Partzuergoaren beraren konpromisoarekin, izan landa eremuetan, izan hiriguneetan.
  • Enplegu Publikorako Eskaintza Haurreskolak Partzuergoko administrazio eta kudeaketako langileentzat. Horretarako, datorren urtean (2018) lanpostu zerrendak egokituko dira, etorkizuneko EPErako.

Hezkuntza Sailak proposaturiko neurri-sortak, ezer baino lehen, Haurreskolak Partzuergoak gizarteari eta familiei eskaintzen dien zerbitzuaren hobekuntza nabarmena dakar. Horrez gain, bertako beharginen lan baldintzetan ere hobekuntza esan nahi dute.

Negoziazio Mahai honetan ere, atzoko bietan legez, datorren urtarrilean bilerei eustea adostu da, neurriak zehazten eta aurrera egiten jarraitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)