
Arabako 95 turismo-establezimenduk Irisgarritasun Zigilua lortu dute
Ia 400 turismo-establezimenduk daukate ikur hori jada Euskadin
Helmuga irisgarriak indartzeko programa pilotu bat aurkeztu da Gasteizen
Arabako 95 turismo-establezimenduk irisgarri izateko egindako ahalegina onetsi da gaur. Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelak, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Isabel Martínezek, Guardiako alkate María Jesús Amelibiak, Bastidako alkate Ignacio Gil Orivek eta Eltziegoko alkateorde Rafael Larreak Irisgarritasun Zigiluak entregatu dituzte, Gasteizko Europa jauregian egindako ekitaldian.
Euskadiko ia 400 turismo-establezimenduk lortu dute jada zigilua. Hori da Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak garatutako Irisgarritasun Programaren emaitza, turismo-establezimenduak beren zerbitzuak jende guztiari bideratzeko prestatzen dituenarena, dibertsitate funtzionaleko bost mota kontuan hartuta betiere: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnas zailtasunak dituzten edo berariazko dietak behar dituzten pertsonak).
Irisgarritasun Turistikoaren Euskal Programaren helburua Euskadiko turismo-zerbitzuari kalitatea gehitzea da, eredu aurreratu baten bidez, pertsona guztientzako konfort handiko kontzeptu batean oinarritutakoa. Horrela, programak laguntza eskaintzen die turismo-establezimenduei hazkunde-fasean dagoen publikoa erakartzeko euren irisgarritasuna hobe dezaten.
Irisgarritasun-eredua sortu eta gero, ekimena sektore osora zabaldu zen. Horiek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute, Euskaliten bidez, eta beren egoeraren diagnostikoa egiten zaie irisgarritasunaren arloan. Programan parte hartu duten establezimenduek identifikatutako hobekuntzen finantzaketa baliatu ahal izan dute.
Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko politika orokorraren zati da ekimen hori, baita urtarokotasuna apurtzeko eta turismo-jarduera dibertsifikatzeko politikarena ere. Irisgarritasun-premiak dituzten egoiliar zein turistei eta horien senitarteko eta adiskideei Euskadiko turismo-establezimenduetan kalitatezko turismo-zerbitzu seguru eta erosoa emateko premiatik sortu zen ekimena.
Onetsitako establezimenduen artean turismo-bulegoak, turismo-alojamenduak, interpretazio-zentroak, taberna-kafetegiak eta jatetxeak daude.
Datuak argiak dira: gaur egun 65 urtetik gorako tasa % 16,6 da Espainian eta espero da % 20raino haztea 2020. urterako eta % 36raino 2050. urterako, eta desgaitasunen bat duten pertsonen tasa % 9 da Espainian, tasa hori Europa osorako % 15,7ra iristen dela. Europan bakarrik, irisgarritasun-eskariak 127 milioi pertsona biltzen ditu. Horiei hainbat arrazoi direla-eta aldi baterako irisgarritasun-premiak dituzten pertsonak gehitzen zaizkie.
Merkaturatzeko proba pilotua
Euskadin 'Turismoa guztiontzako' ekimenaren hurrengo urrats gisa, bost helmuga turistiko (hiru hiriburuak, Zarautz eta Arabako Errioxa) hautatu dira eta Eroski Bidaiak agentziarekin batera berariazko pakete turistikoak definitzen ari dira aniztasun funtzional mota desberdinentzat, eta pakete horiek hurrengo urtetik aurrera merkaturatzen hasiko garela uste dugu.
Araban Irisgarritasun Zigilua lortu duten establezimenduak honako hauek dira:
ESTABLEZIMENDUAK |
ESKUALDEA |
Gasteizko Udalaren turismo-bulegoa |
Vitoria-Gasteiz |
Silken Ciudad de Vitoria hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Duque de Wellington hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Gobeo Park hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Boulevard Vitoria-Gasteiz hotela |
Vitoria-Gasteiz |
NH Canciller Ayala hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Cool taberna |
Vitoria-Gasteiz |
Gardoki taberna |
Vitoria-Gasteiz |
Palacio de Elorriaga hotela |
Vitoria-Gasteiz |
El Jardin de Falerina taberna |
Vitoria-Gasteiz |
San Fermín apartahotela |
Vitoria-Gasteiz |
Dream Park apartamentuak |
Vitoria-Gasteiz |
Ibaiondo apartamentuak |
Vitoria-Gasteiz |
Ibaiondo II apartamentuak |
Vitoria-Gasteiz |
Barcelò Gasteiz hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Ataria interpretazio-zentroa |
Vitoria-Gasteiz |
Atari kafetegia |
Vitoria-Gasteiz |
Gran Hotel Lakua |
Vitoria-Gasteiz |
Irenaz Vitoria apartamentuak |
Vitoria-Gasteiz |
Andere jatetxea |
Vitoria-Gasteiz |
La Bilbaina hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Dólar taberna |
Vitoria-Gasteiz |
General Álava hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Muskaria |
Vitoria-Gasteiz |
Querida Maria |
Vitoria-Gasteiz |
Bakh |
Vitoria-Gasteiz |
Dolomiti jatetxea |
Vitoria-Gasteiz |
Aurrera jatetxea |
Vitoria-Gasteiz |
Almoneda hotela |
Vitoria-Gasteiz |
Rosi taberna |
Vitoria-Gasteiz |
Marmitako jatetxea |
Vitoria-Gasteiz |
Marañon jatetxea |
Vitoria-Gasteiz |
Rincon de Aiara apartamentuak |
Aiaraldea |
Ane Miren Etxea landetxea |
Aiaraldea |
Etxegorri nekazaritza-turismoko establezimendua |
Aiaraldea |
Laudioko turismo-bulegoa |
Aiaraldea |
Kexaako turismo-bulegoa |
Aiaraldea |
Albitzuko borda nekazaritza-turismoko establezimendua |
Aiaraldea |
Iruaritz landetxea |
Aiaraldea |
Urduñako turismo-bulegoa |
Aiaraldea |
Balintxarreketa jatetxea |
Aiaraldea |
Gure ahaleginak upeltegia |
Aiaraldea |
Patxikoren etxea nekazaritza-turismoko establezimendua |
Aiaraldea |
Arteondo Etxea nekazaritza-turismoko establezimendua |
Aiaraldea |
Etxeluzea nekazaritza-turismoko establezimendua |
Aiaraldea |
Artziniegako turismo-bulegoa |
Aiaraldea |
Karrika jatetxea |
Aiaraldea |
Haitznegar |
Aiaraldea |
Mendieta etxea |
Aiaraldea |
Los Arcos de Quejana hotela |
Aiaraldea |
La Muralla jatetxea |
Arabako Errioxa |
Villa de Laguardia hotela |
Arabako Errioxa |
Villa Lucia upeltegia |
Arabako Errioxa |
Eguren Ugarte hotela |
Arabako Errioxa |
Los Parajes ostatua |
Arabako Errioxa |
Solar de Quintano apartamentuak |
Arabako Errioxa |
Osante landetxea |
Arabako Errioxa |
Zaldivar upeltegia |
Arabako Errioxa |
Casa Primicia upeltegiak |
Arabako Errioxa |
Amelibia jatetxea |
Arabako Errioxa |
Marqués de Riscal hotela |
Arabako Errioxa |
Marqués de Riscal upeltegia |
Arabako Errioxa |
Loli Casado upeltegia |
Arabako Errioxa |
Eltziegoko turismo-bulegoa |
Arabako Errioxa |
Viura hotela |
Arabako Errioxa |
Biazteri jatetxea |
Arabako Errioxa |
Viña Salceda upeltegia |
Arabako Errioxa |
Luis Cañas upeltegia |
Arabako Errioxa |
Marques de Carrión upeltegia |
Arabako Errioxa |
Erletxe landetxea |
Arabako Errioxa |
Casa Rojanda nekazaritza-turismoko establezimendua |
Arabako Errioxa |
El Mesón de Elciego jatetxea |
Arabako Errioxa |
Gure taberna |
Arabako Errioxa |
La Huerta Vieja jatetxea |
Arabako Errioxa |
Bolaleku taberna |
Arabako Errioxa |
El Olivar taberna |
Arabako Errioxa |
Antigua Bodega de Don Cosme Palacio |
Arabako Errioxa |
Palacio de Samaniego hotela |
Arabako Errioxa |
Casa Lafuente apartamentuak |
Zuiako taldea |
La Casa del Patrón hotela |
Zuiako taldea |
Bentazar nekazaritza-turismoko establezimendua |
Zuiako taldea |
Uxarte baserria |
Zuiako taldea |
Murgiako turismo-bulegoa |
Zuiako taldea |
Izpiliku landetxea |
Zuiako taldea |
Nagusi hotela |
Zuiako taldea |
Araiko Etxea nekazaritza-turismoko establezimendua |
Añanako taldea |
Añanako Gatz Harana Fundazioa-Fundación Valle Salado Añana |
Añanako taldea |
Gaubeako turismo-bulegoa |
Añanako taldea |
Ruta de Europa hotela |
Añanako taldea |
La Cabaña Rural Paul apartamentuak |
Añanako taldea |
Sobrongo Uraren Museoa |
Añanako taldea |
Sobrongo turismo-bulegoa |
Añanako taldea |
Sagasti Zahar landetxea |
Aguraingo taldea |
Aguraingo turismo-bulegoa |
Aguraingo taldea |
Urturi hotela |
Kanpezu-Arabako Mendialdea |
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 20a
-
2014-07-10
Comentario de Twitter:
95 establecimientos turísticos alaveses obtienen el Sello de Accesibilidad http://t.co/6mMsANzmzY -
2010-12-21
Comentario de Twitter:
20 empresas de Alava Incoming recibieron ayer (20 de Diciembre) la distinción de Accesibilidad.Hotel Los Arcos... http://fb.me/QQtms6Hm
-
2010-12-21
Comentario de Twitter:
RT @alavaincoming: 20 empresas de Alava Incoming :Hotel Los Arcos de Quejana, Antigua Bodega Cosme Palacio, Bodega Loli Casado,... http://fb.me/PG8dCzDV
-
2010-12-21
Comentario de Twitter:
20 empresas de Alava Incoming :Hotel Los Arcos de Quejana, Antigua Bodega Cosme Palacio, Bodega Loli Casado,... http://fb.me/PG8dCzDV
-
2010-12-20
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: 95 establecimientos turísticos alaveses obtienen el Sello de Accesibilidad. http://bit.ly/dN4MJt