Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Arabako 95 turismo-establezimenduk Irisgarritasun Zigilua lortu dute

2010.eko abenduak 20

 Ia 400 turismo-establezimenduk daukate ikur hori jada Euskadin

 Helmuga irisgarriak indartzeko programa pilotu bat aurkeztu da Gasteizen 

Arabako 95 turismo-establezimenduk irisgarri izateko egindako ahalegina onetsi da gaur. Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelak, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Isabel Martínezek, Guardiako alkate María Jesús Amelibiak, Bastidako alkate Ignacio Gil Orivek eta Eltziegoko alkateorde Rafael Larreak Irisgarritasun Zigiluak entregatu dituzte, Gasteizko Europa jauregian egindako ekitaldian.

Euskadiko ia 400 turismo-establezimenduk lortu dute jada zigilua. Hori da Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak garatutako Irisgarritasun Programaren emaitza, turismo-establezimenduak beren zerbitzuak jende guztiari bideratzeko prestatzen dituenarena, dibertsitate funtzionaleko bost mota kontuan hartuta betiere: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnas zailtasunak dituzten edo berariazko dietak behar dituzten pertsonak).

Irisgarritasun Turistikoaren Euskal Programaren helburua Euskadiko turismo-zerbitzuari kalitatea gehitzea da, eredu aurreratu baten bidez, pertsona guztientzako konfort handiko kontzeptu batean oinarritutakoa. Horrela, programak laguntza eskaintzen die turismo-establezimenduei hazkunde-fasean dagoen publikoa erakartzeko euren irisgarritasuna hobe dezaten. 

Irisgarritasun-eredua sortu eta gero, ekimena sektore osora zabaldu zen. Horiek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute, Euskaliten bidez, eta beren egoeraren diagnostikoa egiten zaie irisgarritasunaren arloan. Programan parte hartu duten establezimenduek identifikatutako hobekuntzen finantzaketa baliatu ahal izan dute.

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko politika orokorraren zati da ekimen hori, baita urtarokotasuna apurtzeko eta turismo-jarduera dibertsifikatzeko politikarena ere. Irisgarritasun-premiak dituzten egoiliar zein turistei eta horien senitarteko eta adiskideei Euskadiko turismo-establezimenduetan kalitatezko turismo-zerbitzu seguru eta erosoa emateko premiatik sortu zen ekimena.

Onetsitako establezimenduen artean turismo-bulegoak, turismo-alojamenduak, interpretazio-zentroak, taberna-kafetegiak eta jatetxeak daude.

Datuak argiak dira: gaur egun 65 urtetik gorako tasa % 16,6 da Espainian eta espero da % 20raino haztea 2020. urterako eta % 36raino 2050. urterako, eta desgaitasunen bat duten pertsonen tasa % 9 da Espainian, tasa hori Europa osorako % 15,7ra iristen dela. Europan bakarrik, irisgarritasun-eskariak 127 milioi pertsona biltzen ditu. Horiei hainbat arrazoi direla-eta aldi baterako irisgarritasun-premiak dituzten pertsonak gehitzen zaizkie.

Merkaturatzeko proba pilotua

Euskadin 'Turismoa guztiontzako' ekimenaren hurrengo urrats gisa, bost helmuga turistiko (hiru hiriburuak, Zarautz eta Arabako Errioxa) hautatu dira eta Eroski Bidaiak agentziarekin batera berariazko pakete turistikoak definitzen ari dira aniztasun funtzional mota desberdinentzat, eta pakete horiek hurrengo urtetik aurrera merkaturatzen hasiko garela uste dugu.

Araban Irisgarritasun Zigilua lortu duten establezimenduak honako hauek dira:

ESTABLEZIMENDUAK

ESKUALDEA

Gasteizko Udalaren turismo-bulegoa

Vitoria-Gasteiz

Silken Ciudad de Vitoria hotela

Vitoria-Gasteiz

Duque de Wellington hotela

Vitoria-Gasteiz

Gobeo Park hotela

Vitoria-Gasteiz

Boulevard Vitoria-Gasteiz hotela

Vitoria-Gasteiz

NH Canciller Ayala hotela

Vitoria-Gasteiz

Cool taberna

Vitoria-Gasteiz

Gardoki taberna

Vitoria-Gasteiz

Palacio de Elorriaga hotela

Vitoria-Gasteiz

El Jardin de Falerina taberna

Vitoria-Gasteiz

San Fermín apartahotela

Vitoria-Gasteiz

Dream Park apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

Ibaiondo apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

Ibaiondo II apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

Barcelò Gasteiz hotela

Vitoria-Gasteiz

Ataria interpretazio-zentroa

Vitoria-Gasteiz

Atari kafetegia

Vitoria-Gasteiz

Gran Hotel Lakua

Vitoria-Gasteiz

Irenaz Vitoria apartamentuak

Vitoria-Gasteiz

Andere jatetxea

Vitoria-Gasteiz

La Bilbaina hotela

Vitoria-Gasteiz

Dólar taberna

Vitoria-Gasteiz

General Álava hotela

Vitoria-Gasteiz

Muskaria

Vitoria-Gasteiz

Querida Maria

Vitoria-Gasteiz

Bakh

Vitoria-Gasteiz

Dolomiti jatetxea

Vitoria-Gasteiz

Aurrera jatetxea

Vitoria-Gasteiz

Almoneda hotela

Vitoria-Gasteiz

Rosi taberna

Vitoria-Gasteiz

Marmitako jatetxea

Vitoria-Gasteiz

Marañon jatetxea

Vitoria-Gasteiz

Rincon de Aiara apartamentuak

Aiaraldea

Ane Miren Etxea landetxea

Aiaraldea

Etxegorri nekazaritza-turismoko establezimendua

Aiaraldea

Laudioko turismo-bulegoa

Aiaraldea

Kexaako turismo-bulegoa

Aiaraldea

Albitzuko borda nekazaritza-turismoko establezimendua

Aiaraldea

Iruaritz landetxea

Aiaraldea

Urduñako turismo-bulegoa

Aiaraldea

Balintxarreketa jatetxea

Aiaraldea

Gure ahaleginak upeltegia

Aiaraldea

Patxikoren etxea nekazaritza-turismoko establezimendua

Aiaraldea

Arteondo Etxea nekazaritza-turismoko establezimendua

Aiaraldea

Etxeluzea nekazaritza-turismoko establezimendua

Aiaraldea

Artziniegako turismo-bulegoa

Aiaraldea

Karrika jatetxea

Aiaraldea

Haitznegar

Aiaraldea

Mendieta etxea

Aiaraldea

Los Arcos de Quejana hotela

Aiaraldea

La Muralla jatetxea

Arabako Errioxa

Villa de Laguardia hotela

Arabako Errioxa

Villa Lucia upeltegia

Arabako Errioxa

Eguren Ugarte hotela

Arabako Errioxa

Los Parajes ostatua

Arabako Errioxa

Solar de Quintano apartamentuak

Arabako Errioxa

Osante landetxea

Arabako Errioxa

Zaldivar upeltegia

Arabako Errioxa

Casa Primicia upeltegiak

Arabako Errioxa

Amelibia jatetxea

Arabako Errioxa

Marqués de Riscal hotela

Arabako Errioxa

Marqués de Riscal upeltegia

Arabako Errioxa

Loli Casado upeltegia

Arabako Errioxa

Eltziegoko turismo-bulegoa

Arabako Errioxa

Viura hotela

Arabako Errioxa

Biazteri jatetxea

Arabako Errioxa

Viña Salceda upeltegia

Arabako Errioxa

Luis Cañas upeltegia

Arabako Errioxa

Marques de Carrión upeltegia

Arabako Errioxa

Erletxe landetxea

Arabako Errioxa

Casa Rojanda nekazaritza-turismoko establezimendua

Arabako Errioxa

El Mesón de Elciego jatetxea

Arabako Errioxa

Gure taberna

Arabako Errioxa

La Huerta Vieja jatetxea

Arabako Errioxa

Bolaleku taberna

Arabako Errioxa

El Olivar taberna

Arabako Errioxa

Antigua Bodega de Don Cosme Palacio

Arabako Errioxa

Palacio de Samaniego hotela

Arabako Errioxa

Casa Lafuente apartamentuak

Zuiako taldea

La Casa del Patrón hotela

Zuiako taldea

Bentazar nekazaritza-turismoko establezimendua

Zuiako taldea

Uxarte baserria

Zuiako taldea

Murgiako turismo-bulegoa

Zuiako taldea

Izpiliku landetxea

Zuiako taldea

Nagusi hotela

Zuiako taldea

Araiko Etxea nekazaritza-turismoko establezimendua

Añanako taldea

Añanako Gatz Harana Fundazioa-Fundación Valle Salado Añana

Añanako taldea

Gaubeako turismo-bulegoa

Añanako taldea

Ruta de Europa hotela

Añanako taldea

La Cabaña Rural Paul apartamentuak

Añanako taldea

Sobrongo Uraren Museoa

Añanako taldea

Sobrongo turismo-bulegoa

Añanako taldea

Sagasti Zahar landetxea

Aguraingo taldea

Aguraingo turismo-bulegoa

Aguraingo taldea

Urturi hotela

Kanpezu-Arabako Mendialdea

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 20a

5 iruzkin
  • @tuautoempleo
    2014.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    95 establecimientos turísticos alaveses obtienen el Sello de Accesibilidad http://t.co/6mMsANzmzY

  • @alavaincoming
    2010.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    20 empresas de Alava Incoming recibieron ayer (20 de Diciembre) la distinción de Accesibilidad.

    Hotel Los Arcos... http://fb.me/QQtms6Hm

  • @alexandermendez
    2010.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @alavaincoming: 20 empresas de Alava Incoming :

    Hotel Los Arcos de Quejana, Antigua Bodega Cosme Palacio, Bodega Loli Casado,... http://fb.me/PG8dCzDV

  • @alavaincoming
    2010.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    20 empresas de Alava Incoming :

    Hotel Los Arcos de Quejana, Antigua Bodega Cosme Palacio, Bodega Loli Casado,... http://fb.me/PG8dCzDV

  • @Idoiallano
    2010.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 95 establecimientos turísticos alaveses obtienen el Sello de Accesibilidad. http://bit.ly/dN4MJt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela, directora de Turismo