Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Onartu dira 2018ko Euskadiko Aurrekontu, 11.486,4 milloi eurokoak

2017.eko abenduak 22

 Legebiltzarrak gaur onartu ditu 2018 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak, 11.486,4 M eurokoak. Horrek adierazten du aurrekontua % 3,9 gehitu dela 2017aren aldean, eta 426,7 M euro gehiago direla termino absolutuetan. Aurrekontu hori kontsolidazio fiskalaren agertoki baten esparruan planteatzen da, 2020rako zero defizitera iristea eta BPGaren % 13tik beherako zorpetze-mailara heltzea helburu hartuta. Izan ere, zorraren amortizaziorik gabe eta "Y”aren eraginik gabe, aurrekontuak 290,4 M euro gehiago egin duela gora ikusten da, hau da, % 2,9 handitu da joan den urtearekiko.

Foru Aldundien ekarpenek 420,1 milioi euro egin dute gora, 2017ko 9.103,2 milioietatik 20018ko 9.523,3 milioietara, eta aurrekontu globalaren % 82,9 adierazten du.

Gainera, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak uztailaren 19an adostutako konpromisoak jaso behar dira. Hala, konpromiso horietan adierazten denez, defizita % 0,6tik % 0,4ra jaitsi behar da 2018an, eta zor publikoak ezin du izan % 14,2tik gorakoa BPGaren gainetik.

2018an zorra amortizatzeari dagokionez, 325,5 M euroko gehikuntza dago, 2017ko 788,4 M euroetatik 2018ko 1.113,9 M euroetara.

Inbertsioen eboluzioa, kapital-transferentziak eta aktibo finantzarioen gehikuntza aztertuz gero, 923,1 M eurora arteko gehikuntza dago, 45,2 M euro gehiago 2017aren aldean. Aurrekontu horrek doitu egiten du euskal trenbide-sare berriaren kudeaketa-kredituen exekuzioa (Euskal Y eta Hegoaldeko Saihesbidea), 2017an zenbatetsitako 350,5 milioi euroetatik 2018rako jasotako 161,4 milioi euroetara. Eusko Jaurlaritzaren ustez zenbateko hori aurreikusitako programaziora doitzen da.

Inbertsioak, euskal Y-aren eta Hegoaldeko Saihesbidearen kudeaketa-kredituak murriztu ondoren, % 5,1 igo dira. Horrekin, inbertsio-erritmoa berreskuratzen doa Eusko Jaurlaritza.

Euskal ekonomiaren susperraldiari dagokionez, nabarmendu beharra dago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana 2020ren (ZTBP) aldeko apustua, Eusko Jaurlaritzak 433,6 M/€ zuzenduko baititu, Hezkuntza, Osasuna, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, eta Lehendakaritza sailetan banatuta, eta horrek % 5,5eko gehikuntza adierazten du 2017aren aldean; hortaz, bete eta gainditu egiten da Exekutiboak hartutako konpromisoa. Aurrekontuak % 77,5 zuzendu du gizarte-politiketara.

Sailek ondoko baliabideak dituzte:

 

Osasuna 3.677,3 M/€.

Hezkuntza 2.722,8 M/€.

Enplegua eta Gizarte Politikak 1.021,8 M/€.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak 889,8 M/€.

Segurtasuna 640,8 M/€.

Ingurumena, Lurralde Politika eta Etxebizitza 206 M/€.

Lehendakaritza 118,7 M/€.

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua 118,7 M/€.

Kultura eta Hizkuntz Politika 253,1 M/€.

Lana eta Justizia 210,6 M/€.

Ogasuna eta Ekonomia 50,8 M/€.

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa 40,9 M/€.

 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @andonibrunalv
    2017.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Aprobados los Presupuestos Generales de Euskadi 2018, de 11.486,4 millones de euros https://t.co/RuR1vHgN6n

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)