Eu

180.000 merkataritza-bonu baino gehiago banatu dira dagoeneko Euskadiko dendetan

2017.eko abenduak 21

Merkatariek 2 eguneko epea dute oraindik –abenduaren 22ra arte– kanpaina honetara elkartzeko.

10+ Merkataritza Bonuarekin erosketako 20 euro bakoitzeko Merkataritza Sailak 10 euro gehiago ematen ditu Euskadiko dendetan gastatzeko.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Amurrion aurkeztu ditu gaur tokiko merkataritza bultzatzeko 10+ Merkataritza Bonua kanpainaren helburuak eta ebaluazioa. Amurrioko alkate Josune Irabien eta merkatarien elkarteko lehendakari Jon Aspuru lagun zituela, kanpainak izan duen hedadura ebaluatu du Sailburuak, abian jarri zenetik aste bat eta erdi igaro direnean.

 

Retortillok azaldu duenez, emandako 250.000 bonuetatik 180.000 dendetan daude dagoeneko. Denda askok agortuta dituzte dagoeneko bonuak eta lote berri bat eskatu dute. Saltokiek abenduaren 22ra arteko –ostirala– epea dute kanpaina honetara elkartzeko.

 

10+ Merkataritza Bonua

 

10+ Merkataritza Bonuaren bitartez, hurbileko saltoki txikiari Gabonetako kanpainako erosketetan laguntzea da helburua. ETEei zuzenduta dago, hurbileko saltoki txikiei, alegia. Eroslearentzako bonuak 20 euroko kostua izango du, eta Sailak beste 10 euro emango dizkio, atxikitako saltokietan 30 euro gastatu ahal izateko. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu, eta urtarrilaren 5era arte batera edo bakoitza bere aldetik gastatzeko aukera izango du.

 

Bonua ez dago produktu-kategoria jakin batean gastatu beharrik. Bonuarekin edozein saltoki motatan eros daiteke: arrandegi, harategi, zapata-denda, arropa-denda, liburu-denda, lurrin-denda eta abarretan. Atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo ateetan kartel bat jarriko dute, eta bertan erosi eta gastatu ahal izango da bonua.

 

www.bono10.eus

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2017.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 180.000 merkataritza-bonu baino gehiago banatu dira dagoeneko Euskadiko dendetan ➡ https://t.co/Ipl25FQpqN

    👉🏻 10+ Merkataritz…

  • @emprenderzitek
    2017.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 180.000 merkataritza-bonu baino gehiago banatu dira dagoeneko Euskadiko dendetan ➡ https://t.co/Ipl25FQpqN

    👉🏻 10+ Merkataritz…

  • @IzaskunBilbaoB
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 180.000 merkataritza-bonu baino gehiago banatu dira dagoeneko Euskadiko dendetan ➡ https://t.co/Ipl25FQpqN

    👉🏻 10+ Merkataritz…

Ekitaldiko kargudunak