Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailaren balorazioa, Irakasle Funtzionarioen mahai sektorialaz

2017.eko abenduak 20

Hezkuntza Saila eta sindikatuak Irakasle funtzionarioen Mahai Sektorialean elkartu dira gaur goizez. Irailaren amaieran buruturiko aurreko mahai sektorialaren ondoren, Hezkuntza Sailak proposamen berria helarazi die, aurreko bileran aurkezturiko proposamenak osatzen dituzten zenbait neurri gehigarri eskainiz.  

Proposamen hauek hobekuntza sakona dakarte hainbat arlotara, honako helburuokin: klaustroen antolaketa hobetzea, ikastetxeetako hezkuntza-proiektuaren garapenaren mesedetan; irakasle eta maisu-maistren lan baldintzetan aurrera egitea, eta milaka familiari funtzio publikoan sartzea ahalbidetzea, kalitatezko enpleguaren bitartez.

Hezkuntza Sailak sindikatuetako ordezkariei hainbat proposamen egin dizkie gaur goizez, eta horien artean nabarmentzekoak dira:

  • 2018ko EPE: 1.511 plaza Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen kidegoetarako.
  • Adinagatik eskola-orduak murriztea: 60 urtetik gorako irakasleek, aukera izango dute eskola-ordutan heren bateko lanaldi murriztua eskatzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzan, 59 urtetik gorakoek astean bi eskola-orduko murrizketa eskatzeko aukera izango dute.
  • Ordezkapenak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, ordezkapenak bosgarren egunean egin beharrean hirugarrenean egingo dira. Halaber, baja programatuak (aurreikusi daitezkeenak), lehen egunetik ordezkatuko dira hezkuntza maila guztietan.
  • Lehen Hezkuntzako geletan errefortzua: tutoretza bikoitza baliatzeko aukera emango da, ratioak baimentzen duen ikasle kopuru maximoa izan eta berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasle kopuru jakin bat duten ikasgeletan.
  • Lanpostuak erregulatzea: Dekretuz 160 plaza erregulatzea Bigarren Hezkuntzako kidegoan. Plaza hauek irakasleen plantila estrukturala handituko dute, eta ondorioz, etorkizuneko EPEtan eskaini ahal izango dira
  • Bitarteko irakasleen egonkortasuna (klaustro egonkorragoak): iraileko bileran aurreraturikoaren ondoren, bitarteko irakaslea egokitu zaion plazan gelditu dadin metodologia zehaztu da orain, plaza hori behin betiko bete artean (EPEak edo lekualdatze lehiaketak).

Hezkuntza Sailak aurkeztu dituen proposamen hauek guztiak, irailaren 27an izan zen Mahai Sektorialean dagoeneko harturiko konpromisoei gehitzen zaizkie.

Bilera hartan, Eusko Jaurlaritzak konpromiso esanguratsuak helarazi zizkien sindikatuetako ordezkariei, hala nola:

  • 5.000 plaza EPE deialdien bidez, legealdi honetan zehar
  • Irakaskuntza publikoan bitartekotasuna jaistea (behin-behinekotasuna jaistea) egungo %27tik %17ra
  • Lehen Hezkuntzan, ordezkapena lehen egunetik
  • Bitarteko irakasleen egonkortasuna

Eusko Jaurlaritzak heldutasuna eta aurkezturiko proposamenak balora ditzatela eskatzen die sindikatuei, izan ere, euskal gizartearen osoak ahalegin handia egiten baitu hauek posible izan daitezen; proposaturiko neurriok, zalantzarik gabe, lan baldintzak nahiz ikastetxeetako hezkuntza-proiektuak hobetzeko eragina dute.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Koldokide
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Valoración del Departamento de Educación sobre la Mesa Sectorial de Funcionarios Docentes ➡ https://t.co/kwYWcq32kx https://t.…

  • @BaikaraF
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Valoración del Departamento de Educación sobre la Mesa Sectorial de Funcionarios Docentes ➡ https://t.co/kwYWcq32kx https://t.…

  • @SobradoManuela
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Valoración del Departamento de Educación sobre la Mesa Sectorial de Funcionarios Docentes ➡ https://t.co/kwYWcq32kx https://t.…

  • @c_uriartetoledo
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Valoración del Departamento de Educación sobre la Mesa Sectorial de Funcionarios Docentes ➡ https://t.co/kwYWcq32kx https://t.…

Ekitaldiko kargudunak