
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hamar espediente tramitatu ditu Athletic-Olimpique de Marsella partidan izandako istiluengatik
600 eurotik 3.500 eurora arteko isunak eta 3 hilabetetik urtebeterako epean kirol-instalazioetan sartzeko debekua ezarri dituzte
Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hamar espediente tramitatu ditu Atlhetic eta Olimpique de Marsella futbol-taldeen arteko partida zela eta San Mames futbol-zelaiaren inguruan 2016ko otsailaren 25ean izandako istiluengatik. Espedienteak uztailaren 11ko 19/2007 Legea, Kirol-ikuskizunetako indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkakoa, aplikatuz ireki ziren.
2016ko otsailaren 25ean, 30 bat pertsona elkartu ziren Poza Lizentziatuaren kalean, Sabino Arana kalearen kantoian, eta metalezko barrak, aulkiak eta bestelako objektuak hartuta futbol-zelaira sartzera zihoazen beste taldeko zaleengana hurbildu ziren. Objektuak botatzen eta “hijos de puta” bezalako irainak esaten hasi ziren elkarren artean borrokan hasteko haiek berotzeko. Poliziak esku hartu behar izan zuen erasoa geldiarazteko.
Gertatutakoaren aurrean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hamar espediente ireki zituen, eta 600 eurotik 3.500 eurora arteko zigor ekonomikoak eta hiru hilabetetik urtebetera arteko epean kirol-instalazioetan sartzeko debekua ezarri zituen.
Hamar espediente horietako hirutan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta administrazioarekiko auzien epaitegiek orain dela gutxi erabaki dituzte horietako bi eta berretsi egin dute ezarritako zigorra.