Berriak Osasuna
Eu

Gripeak epidemia atalasea gainditu du Euskadin

2017.eko abenduak 20

Gripea 100.000 biztanleko 123 kasuko tasara iritsi da Euskadin. Hortaz, gainditu da epidemia-tasa, 100.000 biztanleko 52,46 kasutan kokatzen baita. Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoko Sareak – mediku jagoleek eta Osakidetzak egiaztatu dute gripe-sindromearen ondoriozko asistentzia-eskariak gora egiten jarraitzen duela. 5 eta 14 urte arteko eta 0 eta 4 urte arteko pertsonengan ari da eraginik handiena izaten. Era berean, eta gaur arte bildutako informazioaren arabera, espero da datozen asteetan gehitzea gripearen jarduera. Orain arte, eta denboraldia hasi denetik, gripearen ondorioz 32 pertsonak ospitaleratu behar izan du, eta horietako 10ek larri.  

Gripearen berezko sintomak nabaritzen dituzten pertsonei osasun-baliabideen erabilera arduratsua egin dezaten eskatzen diete Osasun Sailak eta Osakidetzak. Sintomatologiaren arabera baloratu beharko dute zein den arazoari arreta emateko osasun-zerbitzurik egokiena (familia-medikua, atentzio iraunkorreko guneak eta, konplikazio larriak dauden kasuetan, ospitaleetako larrialdiak).  Aditzera eman dute, horrela eginez gero, arreta jasotzeko beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihestuko direla eta, aldi berean, osasun-sistema bera ez saturatzen lagunduko dela.

Ildo horretatik, gogorarazi behar da gripea, gaixotasun gogaikarria bada ere, onbera dela pertsona osasuntsuentzat, eta ez duela tratamendu espezifikorik. Hori dela eta, atseden hartzea, likido ugari hartzea eta sukarra jaisteko sukar-kontrakoak hartzea dira gomendio nagusiak. Sukarrak irauten badu, medikuarekin kontsultatu beharko dugu. Era berean, adierazi dute gaixotasun birikoa dela eta antibiotikoak ez direla eraginkorrak (oso kasu zehatzetan soilik hartu beharko lirateke eta, beti, medikuak aginduta). Era berean, transmisio- eta kutsatze-indize handia duenez gero, gomendatzen da zuhurtasuneko neurri higienikoak hartzea, hala nola eztulaz eta doministikuez babestea, eskuak etengabe garbitzea edo erabili eta botatzeko mukizapiak erabiltzea.

Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak erabaki dute beste 15 egunez luzatzea gripearen aurkako txertaketa-kanpaina. Arrisku-taldeetako ahalik eta pertsona kopururik handienari eskaini nahi zaio osasun-etxeetan edo anbulatorioetan txertoa hartzeko aukera. Hartara, txertoa hartu nahi duten 65 urtetik gorako pertsonek, gaixotasun kronikoren bat dutenek eta haurdun dauden emakumeek datorren urtarrilaren 6ra arte hartu ahal izango dute txertoa haien osasun-etxeetan edo anbulatorioetan. Ildo horretan, osasun-agintaritzek gogorarazi nahi izan dute txertoa dela, segurtasunez eta eraginkortasunez, gripeari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena, baita gaixotasunak pertsonarik kalteberaenetan eragin ditzakeen konplikazioei aurre egiteko tresnarik egokiena ere.

Gasteiz, 2017 ko abenduaren 20a

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gil_anouska
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @txapa1
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @delgiudice_c
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @CamDR_ENF
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @GarbineLizeaga
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @maricpg85
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @alfonso_picabea
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @PacienteActivo

    RT @osakidetzaEJGV: #Gripea-k epidemia atalasea gainditu du Euskadin ➕ https://t.co/Eex0lmy2Ns https://t.co/ptJMzbpu9I

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    La #gripe rebasa su umbral epidémico en Euskadi ➕ https://t.co/ifWcGoCi9X https://t.co/ptJMzbpu9I

Komunikabideek behera kargatzeko