Eu

Marcos Muro´k “Lanbide ekintzetarako, programa espezifikoetarako eta ekintzailetzarako tresna gisa” erabiltzera animatu ditu Deustuko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualeko ikasleak

2017.eko abenduak 20
  • Deustuko Unibertsitateko ‘Ekintzailetzaren desafioa erakundeetan: aukerak izateko giroak sortzen’ topaketa
  • Lanbidek bultzatutako prestakuntza-ekintza batean parte hartzen duten pertsonen % 53k laneratzea lortzen dute

2017 12 17 Deustu

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos MurokLanbideren zerbitzuak eta arreta ekintzak eta programa espezifikoak abian jartzeko eta ekintzailetza bultzatzeko tresna gisa” erabiltzera animatu ditu gaur arratsaldean Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualeko ikasleak.

 

Murok azpimarratu duenez, “Lanbide enplegua bultzatzeko eta gizarteratzea kudeatzeko ahalmen handiko tresna bihurtzen ari da” eta “Lanbidek bultzatutako prestakuntza-ekintza batean parte hartzen duten pertsonen % 53k laneratzea lortzen dute”.

 

Murok gaineratu duenez, “ekintzailetzari dagokionez, programa espezifikoak ditugu abentura liluragarri horretan parte hartzen dutenei laguntzeko. Hausnartu eta lan egin behar dugu barne-ekintzailetza bultzatzeko. Funtsezkoa da Euskadin urratsak elkarrekin egiten jarraitzea”.

 

 “Enpleguaren arloan, erronka kolektibo bat dugu aurrean, eta ahalegin publiko-pribatua da gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Euskadiko gizarte-ongizatea finkatzeko bermea”, adierazi du sailburuordeak.

 

Konpromisoa

 “Urteko lehen hamaika hilabeteetan (abendua salbuetsita), kontratu mugagabeen kopuruak % 12,85eko gehikuntza izan du, eta azken Deustobarometroak eta Euskobarometroak islatu dute enplegua eta haren kalitatea lehentasunak direla gure herritarrentzat. Enpresa-munduko erakundeen, gizarte-erakundeen eta, oro har, gizartearen konpromisoa behar duen zeregin baten aurrean bat egin dugu, eta horrek urratsak elkarrekin eta norabide berean ematen lagunduko digu”, adierazi du.

 

Marcos Murok azpimarratu duenez, “azken urteotan, enpleguaren ibilbidea positiboa izan da, eta Euskadik 128.000 pertsona inguru ditu gaur egun langabe gisa erregistratuta. Hau da, joan den urtean baino 9.500 gutxiago eta langabe kopururik handiena  eman zuen 2013. urtean baino 50.000 gutxiago. Gaur egun, azaroa kontuan hartzen duen daturik berrienaren arabera, langabezia-indizea % 12,2 da”.

 

Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen ustez, “helburu nagusia ahalik eta pertsona gehien kalitateko enplegu egonkorretan lanera daitezen lortzea da, eta, horretarako, tokiko hazkunde ekonomikoa bultzatzea, enpresa-espiritua sustatzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, honako kolektibo hauek bereziki kontuan hartuta, zailtasun handiagoak baitituzte lan-merkatuan txertatzeko: gazteak, emakumeak, luzaroko langabeak eta desgaitasuna duten pertsonak”.

 

Muro sailburuordeak gogorarazi egin du 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategiko berriak (2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin bat datorrenak eta enpleguaren sustapenari lotutako zerbitzu eta programen inguruko lan-jarraibideak zehazten dituenak) eta 2017-2020ko Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programak (suspertze ekonomikoaren dimentsioan Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren, nazioartekotzearen, industrializazioaren eta inbertsioaren arloan garatuko dituen oinarrizko ildo estrategikoak jasotzen dituenak) beteko duten zeregina. Eta, hori guztia, enplegu gehiago eta hobeak sortzeko helburu orokorrarekin.

 

 “Ekintzailetzaren desafioa erakundeetan: aukerak izateko giroak sortzen” izeneko Masterrak enpresetako zuzendari, bitarteko eta bideratzaileen, unibertsitatearen eta Masterreko talde osoaren arteko topaketa fisikoa sustatzen du.

 

Hona hemen ekitaldian parte hartu dutenak: Víctor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea, Iñaki Vázquez, Masterreko zuzendaria, Isabel Fernández, Lorena Fernández, Pablo Garaizar, Carlos Polo, Álvaro Barrios eta José Luis Larrea, Deusto Social Lab-eko Aholkularitza Kontseiluko presidentea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Larrea, Victor Urzelay