Berriak Hezkuntza
Eu

776.314 euro Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeen hornikuntzarako (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2017-2018 ikasturterako diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeen hornikuntzarako. 

776.314 euroko diru-kopuruarekin, deialdi honen xedea da Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeei, heziketa-zikloetan curriculum-garapenak eskatzen dituen metodo eta erreminta berritzaileak ezartzeko beharrezko dituzten ekipamendu eguneratuak eskuratzeko finantziazioan laguntzea. Laguntza horiek izan daitezke ekipamenduaren erosketa edo alokairuen kuotak finantzatzeko, nahiz ekipamendu instalatzeak eragindako gastuak arintzeko. Era berean, deialdi honek aurreikusiriko laguntzak Enplegu-prestakuntzarako eta lanbide-espezializaziorako programatarako ekipamenduak ere aintzat hartzen ditu. 

Diruz lagunduriko ekipamendua ondorengo lanbide arloetako heziketa-zikloetarako eskuratu behar izango da, erdi mailako nahiz goi mailako zikloetarako: Elektrizitatea eta elektronika; Fabrikazio mekanikoa; Elikagaien industriak; Arte grafikoak; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak; Instalatze eta mantentze lanak; Kimika; Zurgintza eta altzarigintza; Energia eta ura; Itsasoa eta arrantza; Informatika eta komunikazioa; edo Osasuna. 

Jasoriko finantziazio eskaeren balorazioa egiteko, batzordeak kontuan hartuko dituen irizpideak dira: eskaera egiten duen ikastetxeak eskaintzen duen ziklo kopurua; ziklo horietan 2017-2018 ikasturtean matrikulaturiko ikasle kopurua; edo Enplegu-prestakuntzareko programatan emandako prestakuntza ordu kopurua. 

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeek, 2017-2018 ikasturtean aurrez aipaturiko lanbide-arloetako erdi mailako edo goi mailako hezikleta-zikloren bat baldin badute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko