Berriak Hezkuntza
Eu

Dekretua, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Dekretu berri bat onartu du. Dekretu honen xedea da finkatzea zer irizpide orokor bete behar dituzten Euskadin egoitza soziala duten unibertsitateek gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezar daitezen edo ken daitezen eskatzeko. 

Era berean, Dekretu berriaren xedea da prozedura hauek arautzea ere: Euskadin egoitza soziala duten unibertsitateetako ikasketa-planei buruz Unibasq-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) landu behar duen txostenaren prozedura; gradu, master eta doktorego titulu ofizialak lortzeko egin behar diren unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko, kentzeko edo horien egiaztapena berritzeko prozedura. 

Gaur onartu den Dekretuak dakarren berritasun nagusia gradu, master edo doktoregorako unibertsitate-irakaskuntzen inguruan ezartzen duen kategorizazioari buruzkoa da. Kategorizazio hau, honako hiru bektore hauek aintzat harturik egingo da:

  • Metodo eta metodologia berritzaileetan oinarritutako prestakuntza: bektore honek irakaskuntzan txertatu beharreko metodologia aktiboen ezaugarriak definituko ditu, metodologia horiek ikaslearen ikasketa-prozesuan zentratuko baitute beren helburua, bizitza osoan zehar luzatzen den testuinguruan.
  • Nazioartekotzea: nazioarteko ikasleen inkorporazioaren ezaugarriak definituko ditu, bai eta ikasleen mugikortasuna ere eta Goi Hezkuntzako Europar Eremuaren arloan atzerriko unibertsitateekin batera antolatutako titulazioen edo titulazio bikoitzen eraketa.
  • Enpresa, instituzio eta beste erakunde batzuekiko harremanak: unibertsitateen eta enpresen arteko harremanen ezaugarriak definituko ditu, unibertsitate-agiridunek lan-merkatuan integratzeko behar dituzten konpetentziak garatzeko eta enplegu berriak sortzen laguntzeko.

Hiru bektoreotan oinarritutako prestakuntza-eskaintzaren kategoriak finkatzeko, oinarrizko maila, tartekoa eta aurreratua planteatuko dira.

Bestalde, arau berriak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialek gutxienik 240 ECTS kreditutan (European Credit Transfer System) egituratuta egon behar dutela. Era berean, graduko unibertsitate ikasketetan, Lanbide Heziketako titulazioen aitorpena ere arautzen da: gehienez goi mailako Lanbide Heziketako titulazioen 60 ECTS kreditu aitortu ahal izango dira, graduko unibertsitate ikasketetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko