
Milioi bat euro eskola-garraioko banan banako diru-laguntzatarako (Gobernu Bilera 2017-12-19)
2016-2017 ikasturtean 1.783 ikasle izan ziren laguntza hauen onuradun
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, 2017-2018 ikasturtean haur hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako diru-laguntzan arautzen dituen Agindua. Deialdi honek milioi bat euroko diru kopurua du.
Deialdi hau honako ikasle hauen kasuetarako zuzentzen da: batetik, garraio eskubidea izan bai baina Hezkuntza Sailak antolatzen dituen ibilbideetara moldatu ezin diren ikasleentzat, edo bestalde, ikasleek beste erakunde batzuek antolaturiko garraio publikoa erabiltzeari egoki irizten zaion kasuetarako.
Aurreko 2016-2017 ikasturtean deialdi honen onuradun Euskadiko 1.783 ikasle izan ziren orotara: 521 ikasle Araban, 824 Gipuzkoan eta 438 Bizkaian. Hezkuntza Sailak bermatzen du, deialdi honetara bideratzen duen diru-kopuruaren bidez, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartuak izango direla.
Laguntza hauen onuradun izan daitezke Euskadiko ikastetxe publiko baten matrikulaturik dauden ikasleak (Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo DBHn), edo baita, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu batean daudenak ere.