Eu

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragarri du (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu den Beatriz Artolabalek eskatuta, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programaren 2018ko edizio berriaren deialdi berria antolatzea onartu du. Lankidetza-programa honetan 22 eta 30 urte arteko 100 euskal gazteek hainbat herritan burutuko diren garapenerako ekitaldietan lan egiteko aukera zabaldu nahi da Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolaboratuz. 

Helburu honekin Eusko Jaurlaritzak 155.000 euro arte bideratuko ditu, parte-hartzaileen bidaien eta, kasua denean, bisa kosteak ordaindu ahal izateko. 

Eskariak Internet bidez bideratu ahal izango dira www.gazteaukera.euskadi.eus webaren bitartez edo deialdiaren dokumentu ofiziala aurrez aurre aurkeztuz. 

Eskariak aurkezteko epea agindu hau martxan jartzen denetik 40 egunekoa izango da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Consejo de Gobierno convoca el programa ‘Juventud Vasca Cooperante’ ➡︎ https://t.co/SeZJ7icMpu

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragarri du ➡︎ https://t.co/g4T1O67SO7

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Consejo de Gobierno convoca el programa ‘Juventud Vasca Cooperante’ ➡︎ https://t.co/SeZJ7icMpu

Komunikabideek behera kargatzeko