Eu

491 milioi euro DSBE-aren eta EPO-aren beharrei erantzuteko (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du 491,3 milioi euro gastatzeko, 2018an diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzaren prestazio osagarriaren beharrei erantzuteko. 

Gobernuak erabaki du gastu-espediente bien onespena aurreratzea (402.110.000 milioi DSBEarentzat eta 89.190.000 milioi EPOarentzat), horrela, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazioak 2018ko urtarriletik aurrera ordaintzen dituela bermatzeko.

Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen esparruan, diru-sarrerak bermatzeko errenta aldian behingo prestazioa da, ekonomikoa, oinarrizko beharrei lotutako gastuei eta gizarteratzeko prozesu baten ondoriozko gastuei erantzuteko nahikoa diru-sarrera ez duen bizikidetza-unitatea eratzen duten pertsonei zuzenduta. 

DSBEak bi modalitate bereizi ditu, bizikidetza-unitatean diru-sarrerak egon ala ez eta, hala badagokio, diru-sarrera horien jatorriaren arabera:

1. Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta, lan-errentetatik datozen diru-sarrerak ez dituzten eta diru-sarreren hileko mailan gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen diren pertsonei zuzendua, nahikoa ez izanik oinarrizko beharrekin lotutako gastuei eta gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesuaren ondoriozko gastuei erantzuteko.

2. Laneko diru-sarreren errenta osagarria, laneko diru-sarrerak izanik ere, gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez den hileko maila duten bizikidetza-unitateetako maila eta diru-sarrerak osatzeko.

Gaur Gobernuak onetsitako 402,1 milioi euroetatik, 68.316.803 euro Araban bizi diren onuradunen beharrei erantzutera bideratuko dira, 91.361.693 euro Gipuzkoan bizi direnenei eta 242.431.504 euro Bizkaian bizi direnenei. 

Bestalde, etxebizitzaren prestazio osagarria ere ekonomikoa da, eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) osagarri gisa antolatzen da, edozein modalitatetan. Prestazio horien titularren etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren alokairu-gastuekin lotutako beharrei erantzutera bideratzen da. 

Gaur onetsi diren 89,19 milioi euroetatik, aurreikuspenek ezartzen dute 14.872.995 euro Arabara bideratuko direla, 21.725.769 euro Gipuzkoara eta 52.591.236 euro Bizkaira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko