Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

EMAITEK programak zientzia eta teknologiako Euskal Sareko Teknologiako eta Ikerketa kooperatiboko guneei laguntzeen die eta 3.604.240 € areagotu du haren aurrekontua (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017-12-19

Eusko Jaurlaritzak joan den uztailean 53.295.760 euro zuzendu zituen EMAITEK Plus laguntzen programara. Horren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologiako guneen eta ikerketa kooperatiboko guneen (IKG) jarduerari laguntzea 2017ko ekitaldirako.

Orain, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ahalbideen arabera, kopurua 3.604.240 euro gehitu dira laguntzen programa horren 2017ko deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak.

Beraz, EMAITEKek, azkenean, 56.900.000 euroko zuzkidura izango du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko