Eu

225.000 euro inguru landa garapeneko eta nekazaritzako elikagaien sustapeneko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Landa eta itsasertzeko guneak sustatu eta bertako bizi kalitatea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak duen politikaren barruan sartzen dira

Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 19ko kontseilu bileran, onartu zuen landa garapeneko eta produktuen sustapenerako proiektu batzuei guztira 224.000 euro ematea, laguntza zuzen eran. Eremu horietan lan egiten duten erakundeek eta antolakuntzak, hala nola, UAGAk, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, Arrato Ureztatzaileen Komunitateak, Azoka Plazak eta Santa Barbara plazak aurkeztutako proiektuetarako dira aipatutako laguntzak. Exekutibo autonomoa landa guneetako bizi kalitatean aurrera egiteko eta nekazaritzako elikagaien balio katea bultzatzeko politika bat garatzen ari da, eta politika horren barruan sartzen dira laguntza hauek. 

Turismoaren eta Ekonomiaren Sustapenerako “Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideaelkarteak  63.000 euroko diru laguntza jasoko du euskal ostalaritzaren sektorea tokiko produktuen gainean sentsibilizatzeko prestakuntza jardueren garapenerako. Prestakuntza jarduera horiek “Arabako Errioxa, paisaia, kultura eta ardoa” lemapean egingo dira, eta, berez, jarduera tekniko eta didaktikoak izango dira eta eskualdean eta Euskadiko ostalaritza establezimenduekin harreman profesionala duten pertsonentzat egingo dira. 

UAGA-Arabako Nekazarien Elkarteak, berriz, 40.000 euroko diru laguntza zuzena jasoko du. Añanako Kuadrillan landa azpiegiturak zaintzeko landa garapeneko jardueren proiektu pilotu bat egiteko izango da diru laguntza, eta proiektu horretan nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiek beraiek egingo dituzte sastraka kentzeko lanak Kuadrillako hainbat herritan. 

Arrato Ureztatzaileen Komunitateari dagokionez, 60.000 eruroko diru laguntza zuzena onartu zaio, ur tratamendurako plantan inbertitzeko, uraren berrerabilera iraunkorrerako. Zehazki, Krispijanako araztegian zaharkituta geratu diren elementuetan hobekuntzak egiteko izango dira laguntzak. 

Abastos Fundazioak 50.000 euroko diru laguntza zuzena jasoko du, enogastronomiari buruzko heziketa eta prestakuntzarako jardunaldi batzuk garatzeko. Jardunaldiak sukaldaritzaren sektoreko profesionalentzat izango dira, baina partikularrentzat ere egongo dira irekita.Jardunaldien helburua da ardoaren munduan sakontzea, zehazki Arabako Errioxako ardoaren eta Arabako txakolinaren munduan, hitzaldi eta dastaketen bitartez. 

Santa Barbara merkataritza guneari dagokionez, berriz, 31.000 euroko diru laguntza ematea onartu da, nekazaritza ekologikoko Basaldea proiektuaren jarduketak egiteko. Diru kopuru horrekin azoka plazako lokal batzuk eraberrituko dira, produktu ekologikoen eraldaketa azokaren beraren instalazioetan kokatu ahal izateko.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko