Berriak Lehendakaritza
Eu

Kanpo Harremanetan profesionalak espezializatzeko bekak (Gobernu Bilera 2017-12-19)

2017.eko abenduak 19

Bestalde, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman dio gaur Kanpo Harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beken 2018-2019ko deialdiari. Guztira, 160.000 euro izango dira horretarako. 

Guztira, zortzi beka izango dira profesionalak espezializatzeko Kanpo Harremanen alorrean eta Europako Gaien alorrean. Bekek 12 hilabete iraungo dute eta bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoaren honako egoitza hauetan burutuko dute bere jarduera:

  • Lauk, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, Gasteizen. 16.000 € izango ditu beka bakoitzak.
  • Bik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan. 24.000 € izango ditu beka bakoitzak.
  • Bik, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek, ordezkaritza horren egoitzan burutu beharko du, Santiago de Chilen (Txile) eta besteak, ordezkaritza horrek Bogotán (Kolonbia) duen bulegoan. 24.000 € izango ditu beka bakoitzak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAA argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Kanpo Harremanetan profesionalak espezializatzeko #bekak ➡︎ https://t.co/JME2384lAr

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convocadas las #becas de especialización de profesionales en Acción Exterior ➡︎ https://t.co/MeVKUxvhDH

Komunikabideek behera kargatzeko