Eu

Artolazabal: “ekarpen teknologikoaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileak segurtasun informatikoan prestatzea eta enpleguan duten presentzia eta balioa finkatzea”

2017.eko abenduak 21
  • Ajebaskeko Sektore Teknologikoaren Saria eman die Arabako Jakin Code enpresako Mikel Díaz de Arcaya´ri eta Diego Gil´i

VG 21 12 17

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi duenez, “euskal enpresen ekarpen teknologikoaz eta berrikuntzaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileak zibersegurtasunean etengabe prestatzea eta enpleguan duten presentzia eta balioa finkatzea”. Artolazabalek Sektore Teknologikoaren 2017ko Ajebask Saria eman die Arabako Jakin Code enpresako Mikel Díaz de Arcayari eta Diego Gili, euskal hiriburuko Lakua Hotelean egindako ekitaldian.

 

 “Zuen erreferente Kevin Mitnick-ek zioenez, segurtasun-katearen mailarik ahulena ordenagailuak erabiltzen eta administratzen dituen jendea da. Arriskurik handiena, berriz, hackeatzen eta pirateatzen duen eta enpresak eta ekonomiak arriskuan jartzen dituen beste jende hori da, baina horretarako zaudete zuek, soluzioak emateko eta aurreikusteko”, adierazi die Artolazabalek saridunei.

 

Artolazabal sailburuak Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak emandako sariak banatzeko ekitaldian azaldu duenez, “Jakin Codeko kideek proposamenak eta soluzioak garatu dituzte enpresa batean langileez gain baliorik handiena duena (hots, informazioa, datuak eta jakintza) kudeatu eta zaintzeko.

 

 “Teknologia oso bizkor doa aurrera, gure enpresek informazioa zaintzeko segurtasun-ahalmen handiagoa behar dute, eta zuek zibersegurtasunaren berme hori eskaintzen diozue Euskadiko eta Europako industria osoari. Arabarra naizen aldetik, harro nago gure industria-sarean zuenak bezalako ekimen teknologikoak sortzen direla ikusteaz. Horrek izena eta presentzia ematen dio gure herrialdeari Europan” gaineratu du Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabal sailburuak enpresaburu informatikoei adierazi dienez, “erakundeok ere, eta Eusko Jaurlaritza bereziki, informazioaren, kontrolaren eta kudeaketaren arloan gero eta zorrotzagoa den gizarte-egoera berri horretara egokitzen ari gara. Eta egokitzen ez dena oso atzean geratuko da. Zuen ekarpen teknologikoaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileak etengabeko aurrerabide horretan etengabe prestatzea”.

 

Ekitaldian, Ajebask-Arabako Zuzendaritza Batzordeak hartu du parte. Ajebaskeko presidente Guillermo Sáez Viana´k Ramondin enpresari eman dio ENPRESA IBILBIDEAREN saria. ENPRESA ERREBELAZIOAREN saria Cervezas Gastheiz enpresako Ainhoa Ocio´rentzat izan da. HOBETZEAREN saria, berriz, Cuvialde enpresako Iván Sáez de Ojer´rek eta Patxi Villarrek jaso dute. SEKTORE TEKNOLOGIKOAREN saria, esan bezala, Jakin Code enpresako Mikel Díaz de Arcaya´k eta Diego Gil´ek jaso dute. BERRIKUNTZAREN saria Meteo For Energy enpresako Amaia Acha´rentzat izan da, eta, azkenik, FAMILIA INDUSTRIAREN saria Imesaza enpresako Mikel Saez´ek jaso du.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pedroaznarovi
    2017.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Premios @AjebaskAlava 2017: @JakinCode @Gastheiz @Ramondin, MeteoForEnergy, Cuvialde, Imesaza https://t.co/QY5AkcK3wa

  • @JakinCode
    2017.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Premios @AjebaskAlava 2017: @JakinCode @Gastheiz @Ramondin, MeteoForEnergy, Cuvialde, Imesaza https://t.co/QY5AkcK3wa

  • @gananzia
    2017.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Premios @AjebaskAlava 2017: @JakinCode @Gastheiz @Ramondin, MeteoForEnergy, Cuvialde, Imesaza https://t.co/QY5AkcK3wa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Sáez Viana