Eu

ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko

2017.eko abenduak 18
  • 2.087 metro luze den bigarren tartean Kontxako eta Easoko lur azpiko geltokien eraikuntza ere jasotzen da

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Sacyr-Cavosa-Campezo-Mariezcurrena-Zubieder UTEari esleitu dio Donostia erdialdetik igaroko den Topoaren trenbide saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartearen obra zibilari dagokion kontratua.

Esleipena lortu duen UTEak 48 hilabeteko epea eta 53.284.363.17 euroko aurrekontua ditu 2.087 metroko trazatua eraikitzeko. Lan horien barruan lur azpiko bi geltoki eraikiko dira, Kontxa-Erdialdea eta Easo-Amara, hain zuzen ere.

Kontratua sinatu aurreko tramite administratiboak egin ondoren, tarte horretako lanak datorren otsailean hastea dago aurreikusirik.

Bien bitartean, 2,1 kilometro luze den eta Bentaberriko geltokia jasotzen duen Lugaritz-Mirakontxa tarteari dagokionez, une honetan lanak Zarautz Etorbideko sastraken garbiketan eta landarediaren mozketan, lanerako espazioen egokitzapenean eta Pio Baroja inguruko instalazioen eta obrarako etxolen muntaketan zentratzen dira.

Beraz, 2018ko udaberrirako, lanak 100%an gauzatzen arituko dira trazatu osoan zehar, 2022. urtearen hasierarako Donostiak trenbide sistema lehiakorragoa eta kalitatezkoa izan dezan, Unibertsitateari eta Antigua auzoari zerbitzua emanez, Amarako geltokiak osatzen duen zaku hondoa desagerraraziz eta ibilgailu pribatuari tokia irabaziz.

Mirakontxa-Easo tartearen datu teknikoak

Trazatua, lineako tunelak eta Pio Baroja etorbidean azaleratzen den eraso-arrapalak (aurreko tartean egin beharreko lanen baitan kokatzen dena) bat egiten duten puntuan hasiko da, Baenako Dukearen Pasealekuaren eta Izaburu kalearen arteko bat egite bertikalean. Puntu horretan tarteak Ipar-ekialde norabidea hartuko du, eta ondoren kurba bat egingo du eskuinerantz, Kontxako hondartza azpitik igaroz Erdialdea-Kontxako geltokira heltzeko.

Erdialdea-Kontxako geltokia Donostiako hirigunean egongo da, Kontxako Pasealekuaren eta Artzain Onaren Plazaren inguruan, Topoa Donostiako zabalgunearekin lotuz. Geltokiak sarbideko hiru kanoi izango ditu, Xabier Zubiri plazan, Loiola kalean eta Aldapeta kalean azaleratuko direnak, eta baita Easo kaletik lurpeko geltokira zuzenean iritsiko den igogailua ere.

Ondoren, lineako tunelak beste kurba bat egingo du eskuinerantz, hegoalderantz aurrera eginez, Easoko egungo geltokiaren lerrokadura zuzena bilatuz.

Geltoki berri hori egungo Amarako geltokiaren inguruan egongo da, eta hura ordezkatuko du bidaiarien trafikoan Lugaritz-Morlans linea berria zerbitzuan hasten denean. Geltokiak sarbideko bi kanoi izango ditu, Autonomia kaletik bat eta Errondo pasealekutik bestea, eta bi igogailu, irteerak Osasun kalean eta Errondo kalean izango dituztenak, hurrenez hurren.

Easoko egungo terminalaren ordez Amaran kokatzen den lur azpikoa egitean, trenbide zabalguneak osatzen duen trenbide-trintxera desagertu egingo da. Hori desagertzean lurgaineko 21.000 metro karratu libre geratuko dira, herritarrek erabili eta goza ditzaten. Tartea, Euskotrenen egungo trenbidearekin bat eginez amaituko da, Morlanseko lur azpiko tartearen hasieran.

Erabili behar den eraikuntza prozedura Intxaurrondoko eta Altzako geltokietan erabilitako berbera izango da, hau da, meategiko tunela “rozadora” makinarekin. Makinak, aurreko tartean erabilitako Pio Baroja Pasealekuko erasoko arrapaletatik eta Morlansen irekiko direnetatik sartuko dira.

Azken hori, aireztapenerako galeria gisa erabiliko da lanak amaitu ondoren. Aurretik, ikuskapen lanak egingo dira gune sentsibleetan dauden eraikinetan, egungo egoera egiaztatzeko eta lanen ondoren inolako arazorik ez dutela jasan bermatzeko. 

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MariaLLilly
    2017.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @GipuzkoaDigital: Donostia San Sebastián... Tramo Miraconcha-Easo de la variante del Topo. Foto vía https://t.co/k3uN4EH4BJ https://t.co

  • @Hosfrinor
    2017.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @GipuzkoaDigital: Donostia San Sebastián... Tramo Miraconcha-Easo de la variante del Topo. Foto vía https://t.co/k3uN4EH4BJ https://t.co

  • @Bar_Itxaropena
    2017.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @GipuzkoaDigital: Donostia San Sebastián... Tramo Miraconcha-Easo de la variante del Topo. Foto vía https://t.co/k3uN4EH4BJ https://t.co

  • @PiedraOndarreta
    2017.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @GipuzkoaDigital: Donostia San Sebastián... Tramo Miraconcha-Easo de la variante del Topo. Foto vía https://t.co/k3uN4EH4BJ https://t.co

Ekitaldiko kargudunak