Eu

ETS eta Metro Bilbao beste bost tren-enpresarekin batu dira baldintza hobeak lortzeko 2018ko argindar-horniduraren kontratuetan

2017.eko abenduak 18
  • Elkarrekin egindako lizitazioa Gas Naturalen alde ebatzi da, 33,5 milioi euro ingururen truke
  • Kontratu horri esker, Euskotrenek operatzen dituen Gasteiz eta Bilboko tranbiak eta Bizkaian eta Gipuzkoan zehar hedatzen den trenbide-sarea hornituko dira energia elektrikoz

Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca, Transports Metropolitans de Barcelona (TMB), Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (FGV), Metro Bilbao, Metro Málaga,  Tranvías Urbanos de Zaragoza, eta Sociedad Concesionaria Tranvía de Murcia enpresak batu dira 2018rako argindarraren hornidura baldintza onuragarrienetan kontratatzeko. Kontratua Gas Natural Comercializadora, SA konpainiari egokitu zaio.

Lehiaketa publikoa sustatu duten zazpi tren-sareen artean guztira 500 gigavatio ordu  (GWh) edo kontsumituko dituzte hamabi hilabetean, 33,5 milioi euro inguruko zenbatekoan, gehi enpresa bakoitzak bere banatzaileari likidatzen dion tarifa arautua. Kontsumo hori Zaragozaren tamainako hiri bateko etxe guztietan kontsumitzen denaren parekoa litzateke.

Sektore elektrikoko bederatzi enpresa saltzaile gonbidatu zituzten lizitazioan parte hartzera. Hiruk aurkeztu zuten eskaintza. Azpimarragarria da saltzaileek erosleen beharretara egokitzeko egin duten ahalegina. Gas naturalen eskaintza aukeratu dute, merkeena, alegia.

Kudeaketa bateratua eta merkatuaren bilakaera

Hainbat tren-enpresek batera egindako lizitazioak –zazpigarren urtez jarraian- une bakoitzeko kontratazio baldintzarik onenak lortzea du helburu, enpresa publikoek eta emakidadunek kostuak gutxitu eta baliabideak optimizatzeko egiten dituzten ahaleginen baitan. Oraingoan, prezioak garestitzen ari diren inguruabarrean, enpresentzako kostuak % 15 igotzea gerta litekeenean, adjudikazioak kontratu indexatu forma hartu du, non prezioa merkatuaren egun-orduen arabera doitzen baita.

Era berean, kontratuak malgutasun-klausula bat ere badu, prezio finko bihur litekeena merkatuaren baldintzek gomendatzen badute.

ETSk 2018rako 54,2 GWh goi tentsioko energia kontsumitzea aurreikusten du. Kontratu horri esker, Euskotrenek operatzen dituen Gasteiz eta Bilboko tranbiak eta BIzkaian eta Gipuzkoan zehar hedatzen den trenbide-sarea hornituko ditu energía elektrikoz.

Metro Bilbaoren sareak 2018an 72,51 GWh inguru kontsumituko du. Bi linea ditu, 45 kilometro luze, eta 2016an 87 txartel-balioztatze izan zituen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak