Eu

Gizarte Zerbitzuen erakundeen arteko organoak oniritzia eman die familia-harrerako, adinekoen zentroetako eta gizarte-zerbitzuen plan estrategikoaren segimenduko txostenen tramitazioei

2017.eko abenduak 18

 

  • Artolazabal buru izan da Lakuan egin den topaketa teknikoan; bertan, Eudelek eta foru-aldundiek hartu dute parte

VG 18 12 17

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren bilerako buru izan da; organoak familia-harrerarekin, adinekoen zentroekin eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiaren segimendurako lan teknikoetarako izendapenarekin lotutako derrigorrezko txostenei oniritzia eman die. Topaketan, Marian Olabarrieta eta Maite Peña foru-diputatuek, Lide Amilibia eta Andres Zearreta sailburuordeek, Emilio Sola, Hernando Lacalle eta Ernesto Sainz zuzendariek, Natividad López de Munain Burgeluko alkateak, Eneko Maioz Orexako alkateak -Eudelen ordezkaritzan- eta foru- eta erakunde-ordezkariek parte hartu dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak