Berriak Lehendakaritza
Eu

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Kontseiluak 2020 ZTBPren 3. fasearen aurrerapenak onartu ditu eta Euskal Partzuergo Teknologiko berria sortzea sustatu du

2017.eko abenduak 19
  •  Kontseiluak 3.600 bat pertsona batuko dituen Euskal Partzuergo Teknologiko berri bat sortzea positibotzat jo du
  • Iragarri da Basque Digital Innovation Hub 2018an jarriko dela abian 2 nodorekin: Fabrikazio gehigarria eta Robotika malgua eta kolaboratzailea
  • Basque Innovation markapean espezializazio-esparru ezberdinetako 10 proiektu eta ekimen aipagarri aurkeztu dira
  • Eusko Jaurlaritzak 433 milioi euro jarriko ditu 2018an Euskadin ikerketa eta berrikuntza sustatzeko

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua Jaurlaritzako, foru-aldundietako, unibertsitateetako, zentro teknologikoetako, enpresetako eta I+G+b sustatzen duten beste hainbat organizaziotako ordezkariek osatzen dute, eta gaur arratsaldean elkartu da Lehendakaritzan Euskadi 2020 ZTBPk 2017an egindako aurrerapenak aztertzeko.

Plana 2014an onartu zen, eta 2015ean lehenengo fasea garatu zen. Lehenengo fase horretan gobernantza-organoak eratu ziren, 7 pilotaje-talde sortu ziren eta etorkizuneko arlo teknologikoak definitu ziren. 2016an plana hedatzeko 2. fasea garatu zen, eta euskal ekonomiako sektore ezberdinak eraldatzeko eta sustatzeko trakzio-proiektu eta ekimen estrategiko berriak identifikatzen hasi ziren. 2017an 3. faseari ekin zaio, dinamizazioaren eta elkarlanaren faseari, alegia, eta, beste erronka batzuen artean, berrikuntzaren onurak euskal gizartera eta enpresetara, bereziki ETEetara, helarazten ari da.  Helburua da aurrera egitea Euskadi berrikuntzan erreferentea izan dadin Europan.

EUSKAL PARTZUERGO TEKNOLOGIKO BERRIA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatuta, Kontseiluak Euskal Partzuergo Teknologiko bat sortzea positiboki baloratu du. 16 Ikerketarako Zentro Kolaboratzailek eta Zentro Teknologikok osatua. Zentroak borondatez sartuko dira erakunde berrian, 3.590 pertsona bil ditzake eta 265 milioi euroko diru-sarrerak izan ditzake.

Partzuergo berriaren helburuetako batzuk izango dira Euskadiko enpresei balio handiko zerbitzuak eskaintzea lehiakortasun globala hobetu ahal izan dezaten, Euskadiko zientzia eta teknologia mundura proiektatzea, ikerketa-agenda bateratu bat zehaztea herri gisa ditugun erronkekin lerrokaturik eta lankidetza-dinamika eraginkorrak sustatzea erakundeko agenteen artean.

BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB 2018an ABIAN JARTZEA

RIS 3 Euskadi, espezializazio adimendunaren estrategia, hedatzeko prozesuaren baitan, 2017an enpresaren arloko 35 trakzio-proiektu berri garatzen eta zeharkako 8 ekimen estrategiko abian jartzen lagundu da. 

Aurreko ekimen estrategikoen artean zegoen Basque Digital Innovation Hub, eta, Europako sare batean integratuta, Euskadiko industria-sareak Euskadin fabrikazio aurreratuaren esparruan dauden azpiegiturak, ekipamenduak eta ezagutza eskuragarri izatea ahalbidetuko du. Ekimena 2018an jarriko da abian, eta 2 esparru zehatzetan eskainiko ditu lehenengo zerbitzu pilotuak: Fabrikazio gehigarria eta Robotika malgua eta kolaboratzailea.

BASQUE INNOVATION: 10 PROIEKTU ETA EKIMEN AIPAGARRI

Ia 2 urte baino gehiago igaro dira 2020 ZTBP abian jarri zenetik, eta orain ekin zaion fase berri honetan enpresek eta gizarteak gehiago parte hartzea lortu nahi da, hain zuzen ere, Euskadi erreferentziako eskualdeetako bat izan dadin berrikuntzaren arloan. Horrela garatu da Basque Innovation marka, gure herrian egiten den ikerketaren eta berrikuntzaren sinboloa dena. 

Marka honen babesean 6 proiektu enblematiko eta 4 ekimen estrategiko aurkeztu dira, agerian uzten dutenak berrikuntza dela gure orainaren izateko arrazoia eta Euskadiren etorkizunaren giltza. Bestalde, eta eskualdeetako agentzien, lanbide heziketako ikastetxeen eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 17 jardunaldi egin dira 3 lurralde historikoetan ETEei RIS 3 estrategiaren emaitzen eta berrikuntzaren onuren berri emateko.

EUSKO JAURLARITZAREN 433 MILIOI EURO 2018an I+G+b SUSTATZEKO

I+G+b-ko laguntza-programetarako aurrekontuak urtean % 5 gehitzeko Gobernuak hartutako konpromisoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du 2018rako 433 milioi euro izango direla. Bestalde, Kontseiluak Euskadiko gainerako eragile publikoei eta pribatuei eskatu die ikerketan eta berrikuntzan inbertsio gehiago egiteko 2020 ZTBPren jomugan (2014-2020) inbertsioa orotara 11.000 milioi eurotara iris teko helburu bateratua lortu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak