Berriak Lehendakaritza
Eu

Lege proiektu gehienak Eusko Legebiltzarrera helaraziko dira datorren urteko maiatzerako

2010.eko abenduak 17

Lehendakariak gobernu kontrolaren saioan parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak bi prozedura gehiago erantsi ditu legeen onarpenerako hain zuen legeen eragina jasan duten haiekin eginiko kontsulta eta adostasun bilaketaren ingurukoak. Horren haritik dator adibidez, Udal Legea, Eudel elkartearekin kontsulta fasean aurkitzen dena.

Patxi Lopez Lehendakariak gaur esan duenez, egutegi legegileak barne hartzen dituen lege proiektu guztiak legealdi honetan onartuko dira, eta horietako gehienak Eusko Legebiltzarrera helaraziko dira, datorren urteko maiatzerako. 

Lehendakariak Eusko Jaurlaritza defendatu egin du, egutegi legegilearen inguruan metatu diren atzerapenak direla-eta hari egotzi zaizkion akusazioen aurrean. Gobernu kontrolaren saioan azaldu duenez, ohiko prozeduren bidez eginiko legearen izapideak 6 hilabete eta urte bete artean luzatu izaten dira eta Eusko Jaurlaritzak bi prozedura gehiago erantsi ditu, hain zuen legeen eragina jasan duten haiekin eginiko kontsulta eta adostasun bilaketaren ingurukoak. Horren haritik dator adibidez, Udal Legea, Eudel elkartearekin kontsulta fasean aurkitzen dena; elkarteak proiektuaren inguruko bere ondorioak planteatuko ditu, azkenean adostasun batera iristen ahalegintzeko eta hura behin-betiko testuan islatzen amaitzeko. 

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen egutegi legegileak urte amaieran onartuak izateko 25 lege proiektu hartzen zituen barne. Horietatik, hiru ezabatu egin dira, bi bertan behera geratuz. Bost proiektu jadanik onartuak izan dira eta gainerako hamabost testuen artean bederatzi martxan daude, horrela sei bakarrik geratu dira zirriborroaren izapiderik gabe. Gainera, Lehendakariak esana gogora ekartzeko, egutegi legegile honi hasiera batean aurreikusi gabeko beste hainbat lege proiektu erantsi zaizkio. 

Bestalde, Lehendakariak erantsi du gaurko legegintza-arloko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoen konplimendua aztertzeko ganberako bere agerraldia "gertaera gogoangarria" izan dela, izan ere, lehen aldia da Lehendakari batek horrelako azterketa bat egin duena. Ekintza horrek zera islatzen du Patxi López Lehendakariaren esanetan: "gure herrialdeko gobernu jardueraren gardentasuna".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria