Eu

OSOA, Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen bilera egin da

2017.eko abenduak 15

• Jarraipen Batzorde horren baitan erakundeek eta sektoreak egindako hirugarren topaketan, LGPren kudeaketa agintaritzak OSOA Programaren aurrerapenen berri eman du, FEADER fondoak eta euskal administrazioek elkarrekin finantzatutako programa baita.

• Nabarmendu du programaren gauzatze maila egokia izan dela oro har eta jada konprometitutako gastuaren maila handia dela, orain arte abiarazitako deialdietan laguntza eskaera handia egon baita. Horrek, gainera, agerian uzten du proiektu ugari daudela martxan nekazaritza eta industriaren sektorean, basogintzan eta landa inguruneko ekintzailetzaren eremuan.

Abenduaren 14an OSOA, Euskadiko 2015-2020 aldirako LGPren Jarraipen Batzordearen hirugarren bilera presentziala egin da Lakuan. Batzorde horretan elkartzen dira euskal administrazioak eta sektorea ordezkatzen dituzten solaskideak, eta horiek ez ezik Europako Batzordearen zein Nekazaritzako Ministerioaren ordezkariak ere elkartzen dira.

Bilera, programaren kudeaketa agintaritzak antolatua eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapen eta Europako Politiketako zuzendari Irma Basterrak presiditua, normaltasunez garatu da eta LGPri buruzko hainbat gairi ekin zaie bertan.

Kudeaketa agintaritzak gaur arte gauzatu denari buruzko datuak aurkeztu ditu: programak 2015-2020 programazio aldi osora duen 138 milioi euroko aurrekontu osotik %23,5 dagokio Euskadiko LGPri eta, hori horrela, hirugarren lekuan kokatzen da Estatuko 18 eskualde programen artean. Europan gaur egun gauzatuta dagoenaren batez bestekoa gaindituta.

Gainera, nabarmendu du OSOA Programa 2015ean abian jarri zenetik kaleratu diren laguntza deialdietan sektoretik aurkeztu den eskari kopuru oso handia, izan ere, kasu askotan erabilgarri zeuden kredituak agortu dira. Hain eskari handiaren ondorioz, Foru Aldundiei dagozkien neurrietan zein Eusko Jaurlaritzari dagozkionetan, 2017ko ekitaldiaren bukaerarako LGPren fondo guztien %65 konprometituta dago. Hala, aurreikuspena da 2018rako prestatzen ari diren deialdiekin programaren aurrekontu osoaren ia %100 konprometituta geratuko dela.

Euskadiko LGPren gauzatze maila hain aurreratuta dagoenez eta konprometitutako gastua hain handia denez, Kudeaketa agintaritzak Nekazaritza eta Arrantza Ministerioari eskatu dio FEADER fondoak gaur egun oso gauzatze datu baxuak dituzten Autonomia Erkidegoetatik beste erkidego batzuetara aldatzeko aukera egoteko. Euskal Herriko programa FEADER programatik etorritako 87 milioi euroz eta euskal administrazioen fondoetatik datozen 51 miloi euroz hornituta dago.

Gainera, 2017an tresna finantzarioen eremuan egin den ex ante ebaluazioaren datuak aurkeztu dira, eta diagnostiko horri erantzunez kudeaketa agintaritzak aurreratu du tresna finantzario bat egituratzeko asmoa duela. Tresna finantzario hori, berez, berme fondo bat da, eta nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreetan eta nekazaritzako elikagaien industrietan inbertsioak egiteko maileguen %100 bermatzeko balioko luke. Tresna finantzario hori, halaber, 2018aren bukaerarako egon liteke martxan, eta sektoreak diru laguntza gisa jasotzen dituen laguntzen osagarria izango litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak