Eu

Artolazabal: “gatazka eta goseteetatik ihes egiten duten errefuxiatuen edo jazarpena jasaten duten pertsonen errealitatea helburu nagusi da euskal gizartearentzat”

2017.eko abenduak 17
  • Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna, bihar, astelehena, abenduaren 18an
  • “Justizia soziala Euskadirentzat elementu saihestezina da”
  • Nazio Batuen lema:“Migrazio segurua mugitzen ari den munduan”
  • António Guterres Un Secretary-General:“migrazioa beti izan da gurekin”

 

VG 17 12 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “lehentasunezko helburua da euskal gizartearentzat gatazka armatuetatik eta goseteetatik ihes egiten duten errefuxiatuek edo beren sexu-orientazioa, etnia-jatorria edo erlijio-atxikipena direla eta jazarriak diren pertsonek bizi dituzten errealitateen gaineko kontzientzia hartzea, horiek eragiten dituzten motiboekin amaitzeko. “Justizia soziala Euskadirentzat elementu saihestezina da”.

 

Bihar, astelehenean, abenduaren 18an, Migratzailearen Nazioarteko Eguna izango da, Nazio Batuen Batzorde Orokorrak ospatzeko eta hausnarketarako jardunaldi gisa aldarrikatua.

 

“Migrazioaren fenomenoa berria ez bada ere, gaur egun badaude munduan zenbait migrazio-eredu eta Euskadi ez dago horietatik kanpo. Lan ordaindua eta egonkorra eta bizimodu naturala izateko erakargarritasuna pizgarria da nazioarteko migrazioarentzat. Gatazka armatuek eta jazarpenek migrazio horiek dakartzate dagoeneko ezagunak diren fluxuetan”, esan du Artolazabal sailburuak, biharko, asteleheneko, jardunaldiaren gainean.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “Euskadi pertsonak hartzen dituen herrialdea da, eta emigratzaileak “bidali” ditu, itxaropenak optimistak ez zirenean. Erkidegoko hiru lurraldeetan atzerrian 195.969 pertsona jaio dira, alegia, biztanle guztien % 8,9”.

 

“Gaurko jardunaldian, besteak beste, etorkinek euskal gizarteari hainbat alderditan egiten dizkioten ekarpenak nabarmendu nahi ditugu, bereziki, esaterako, kultura-aniztasuna, hizkuntza-aberastasuna edo munduaren ikuspegiak, ukiezinak denak, eta praktikoagoak direnak, besteak beste, ekarpen ekonomikoa beren lanarekin, kotizazioak, kontsumoa, gaztetzea edo gizarte-dinamismoa”, esan du sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “migratu duten pertsonak euskal gizartean integratu dira, eta aniztasunaren eta kohesioaren kontzientea den gizartea eraikitzen laguntzen dute. Halaber, triunfalismorik gabe, euskal gizarteak eta bertako erakundeek ere aniztasun eta pluraltasun hori kudeatzen badakitela nabarmendu nahi dugu, berdintasunaren eta gizarte-justiziaren alde”.

 

Integrazioa

“Gure herrialdea aberatsagoa da hitzaren esanahi anitzetan. Integrazioaren aldeko lan hori ez da hartu behar amaitu den zerbait bezala, eta jarraipena eman behar zaio eta behar eta erronka berrietara bideratu. Lehiakortasunaren, elkartasunaren, kohesioaren, lankidetzaren, erantzukizunaren eta ongizatearen printzipioetan oinarritutako etorkizuna eraikitzea dagokigu”, esan du Artolazabalek.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “immigrazioak badu, ospakizunak barik, oso arreta berezia behar duen beste aurpegi bat, alegia, desberdintasunak, jazarpenak edo ustiapena eragiten dituztenak. Hori horrela, besteak beste, gatazka armatuetatik ihes egiten duten errefuxiatuek, salerosketen biktimek edo beren sexu-orientazioa, etnia-jatorria edo erlijio-atxikipena direla eta jazarriak diren pertsonek bizi dituzten errealitateek eragiten dituzten motiboekin amaitu behar da. Justizia soziala Euskadirentzat elementu saihestezina da”.

 

António Guterres Un Secretary-General

NBE erakundeko António Guterres idazkari nagusiaren iritziz, “migrazioa beti izan da gurekin. Klima-aldaketak, demografiak, ezegonkortasunak, gero eta handiagoak diren desberdintasunek eta bizitza hoberako asmoek eta lan-merkatuetan bete ez diren beharrek adierazten dute hemen geratzeko dagoela. Erantzuna nazioarteko lankidetza eraginkorra da migrazioaren kudeaketan, onurak zabalago banatzen direla bermatzea, eta interesdun guztien giza eskubideak behar bezala babestuta daudela bermatzea”. Aurten Nazio Batuek aukeratu duten lema honako hau da: “Migrazio segurua mugitzen ari den munduan”

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak