Eu

EUSKOTRENEK METROKO 3. LINEAN ZERBITZUAREN BIKAINTASUNA LORTU DU

2017.eko abenduak 15
  • AENOR-ek Euskotreni UNE-EN 13816:2003 arauan bidaiarien garraioan kalitateko egiaztagiria eman dio eta zerbitzu gutuneko UN 93200.
  • Egiaztagiri hauek aurretiaz Material Mugikorrean,  Bezeroenganako Arreta Bulegoetan, Bilboko eta Gasteizko Tranbietako Aginte Postuan eta Errepideko Garraioan lortutako arloetara gehitzen dira.

Gaur ostirala, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian ospatutako ekitaldi batean, Euskadiko AENOReko Zuzendaria den Luz Emparanzak Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreni Bilbon Metroko 3. Linean eskainitako zerbitzuaren bikaintasuna aitortzen duten egiaztagiriak banandu dizkio. Euskotrenetik bere Presidentea, Antonio Aiz, eta Zuzendaria Nagusia, Imanol Leza, egon dira.

Euskotrenek Bilbon Metroko 3. Linearako bidaiarien garraioan kalitatezko UNE-EN 13816:2003 arauan egiaztagiria lortu du, eta zerbitzu gutunetako UN 93200. Bertan, joan zen apirilean abian jarritako metroko linea berrian zerbitzuaren bikaintasuna islatzen da.

UNE-EN 13816:2003 arauak garraio zerbitzuaren prestazioan kalitatea egiaztatzeko derrigorrezko zenbait irizpide ezartzen ditu. Hain zuzen ere, operadorearen helburu objektiboak kontrastatzeko ahaleginak egiten ditu erabiltzailearen pertzepzioarekin, aukeren betetze maila zehazteaz gain.

AENOReko kanpoko auditoria urriaren 2tik 5era izan zen eta egun horietan honako honetara joan zen: Metroko 3. Linea, bezeroenganako arreta bulegoak, eta asebetetze adierazleak egiaztatu ziren eta zerbitzuaren prestazio hasiera egunetik irizpide guztien zerbitzu betetzea.

Egiaztagiri hauek ISO 9001:2015 bezalakoak osatzen dituzte, eta arlo eta ustiapen desberdinen egiaztagiri alderdietan Euskotreneko betetze maila altua egiaztatzen dute.

Kontrolatutako eta aztertutako irizpideek erosotasuna, bezeroenganako arreta, zerbitzuari buruzko informazioa, eskuragarritasuna, puntualtasuna, asebetetzea eta garbitasuna, besteak beste, osatzen dute.

UN 93200 kasuan erabiltzaileekin eta sozietate orokorrarekin zenbait konpromiso ezartzen dira eta horiek betetzea egiaztatzen da, erabiltzaileari eman beharreko komunikaziotik eta ezarritako konpromisoen betetze mailatik hasita. Erabiltzaileen zenbait eskubide eta betebeharretan gauzatzen da zerbitzu gutuna deritzon dokumentu batean islatuz eta kontratu publiko moduan burutuz, eta horiek operadorea zuzendu behar den arauak dira.

KALITATEAREKIN KONPROMISOA

Euskotrenek bere antolakuntzan kudeaketa estrategia bezala kalitatea sustatzen du. Kalitatearekin konpromiso hau jarduera zehatzetan gauzatzen joan da eta horiek poliki-poliki Enpresa Bikaintasun eredua hartzeko oinarriak kokatzen ari dira, erakundeko pertsonen kultura aldaketan oinarrituta, eta inplikazioa kalitateko estrategian, garapen jasangarrian, segurtasuna eta interoperabilitatean, Europar Batasunetik datozen direktibaren linean.

Kudeaketa Sistemen materian, Euskotrenek urrats garrantzitsuak eman ditu Material Mugikorreko Kalitate Kudeaketa Sistemen finkatzearekin, Bezeroenganako Arreta Bulegoak, Tranbien eta Errepideko Garraioen Aginte Postuak, eta jauzi kualitatibo nabarmenak, hala nola, Konpromisoen Gutunak (ISO 93200) Bilboko Tranbiako erabiltzaileentzat emanda, Gasteizko Tranbia eta autobusen zerbitzua Konpainiak kudeatuta Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publikoaren foru sistemen esparruan, Bizkaibus eta Lurraldebus, eta Eibarko hiri barruko udal zerbitzua, Udalbus.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak