Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren kalitate estandarrei buruzko jardunaldia
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren nazioarteko kalitate estandarrei buruzko jardunaldia Bilbon ospatu da gaur goizean, Euskadiko Artxibo Historikoan, eta jardunaldi monografikoa izan da eremu judizialari buruzkoa. Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren testuinguruan kokatzen da gaurko jardunaldia. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Nazio Batuek hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Estandar hauek etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Honekin batera, egiten ari den lana uskadiko atentzioa hobetzen lagunduko duela adierazi du gaur Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak. Berarekin batera, Miren Arrate Gallastegui Justizia sailburuordeak ireki dute gaurko jardunaldia.