Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak BECen UGPrako daukan gunea entretenitzeko eta baloreak irakasteko atondu du

2010.eko abenduak 17

Aurten ere Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango den Umeen Gabonetako Parkean.Parkea bihartik urtarrilaren 9ra arte izango da. Aurten ere Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango den Umeen Gabonetako Parkean. 'Gaurko jolasa, biharko irabazia' da, hain zuzen ere, entretenitzeko eta gure umeei baloreak irakatsi eta erakusteko helburuz jarritako gune baten leloa eta bertan, langileen aditu batzuen ikuskaritza eta aholkularitzapean, gure txikiek aukera izango dute buruaz eta gorputzez hainbat jarduera burutzeko.

Pabiloi batean jolasean eta prestakuntzan jarduteko eskaintza handi bat dago, 6.200 metro karratutan banatuta dagoelarik besteak beste honetarako aukera ematen duena: segway bat gidatu, fosilak lurretik atera, funanbulista baten sentsazioak sumatu, Urdaibaiko Biosferari buruz are gehiago jakitea... Bestalde, tailerrek eta ikuskizunek osatzen dute aurtengo ediziorako Jaurlaritzak prestatu duen egitaraua. 

UGPri buruzko informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko