Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzako software askearen arloko “ibilbide-orria” finkatuko duen “askapenen agenda” aurkeztu du

2010.eko abenduak 16

Irekia, Euskadi.net eta Kontratugilearen profila "liberatu" egingo dira

Irekia hiritarren ataria izan da hain zuzen Eusko Jaurlaritzaren lehenengo proiektu “liberatua”. Horrela, bere "kode iturria" hiritarrentzat eskuragarri jarri da eta, espresuki, beste hainbat administrazio eta erakunde publikoren zerbitzura, horiek Irekia garatzeko balio izan duten osagarri informatikoak erabili ahal izan ditzaten, erabilera hori “askea eta doakoa” izanik. Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuak aurkeztu ditu belaunaldi berriko Forjen plataforma, hau da, Eusko Jaurlaritzako software askeko proiektuetarako repositorio ofiziala eta Euskadi.net edo Kontratugilearen Profila bezalako beste hainbat proiektu “liberatuz” joango den Exekutiboaren zerbitzurako software askearen arloan bere “ibilbide-orria” izateko balioko duen “askapenen agenda”. "Ez gara aitzindariak, ziurrenik onenak ere ez, baina gure apustua irmoa eta garbia da, software askea Eusko Jaurlaritzan erabilia izan dadin", esan du Mendiak.

Eusko Jaurlaritzak jadanik aurkeztu du software askearen arloko datorren hilabetetarako bere estrategia, zeinen arabera euskal administrazioko proiektu ezberdinak “liberatu” egingo diren. Hau da, edozein hiritarrentzat eskuragarri jarriko dira Irekia, Euskadi.net edo Kontratugilearen Profila bezalako proiektuak garatzeko balio izan duten osagarri informatikoak. Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuak aurkeztu duen software askearen arloko estrategia berri hau 3 ardatzetan oinarritzen da:
1) Eusko Jaurlaritzan Software Askea garatu ahal izateko lan-esparru berriaren aurkezpena. Belaunaldi berriko Forja eta Idazmahaiaren ingurunea barne hartzen duena.
2) Bigarren, Forja horren edukia askapenen agendarekin hornitzea, abiapuntua gure lehenengo proiektuaren askapena izanik: Irekia hiritarren ataria.
3) Eta amaitzeko, forja honen inguruan komunitate aktiboa eratzea, software hornitzaile ezberdinen lankidetza eta partaidetza ahalbidetzeko eta, nola ez, euskal gizartearen izenean lehia zentzudunagoa eta onuragarriagoa burutu ahal izateko.

Zentzu horretan, Mendiak deialdi bat egin du gainerako erakunde publikoen partaidetza eskatuz, estrategia honekin “bat egin” dezaten, hiritarren onura kontuan hartuta. "Estrategia horrekin gure autonomia Exekutiboaren onura bilatzeaz gainera, gure ingurune guztiarekin emaitzak partekatu nahi dira, hasteko gainerako euskal Administrazioekin, gure esku dauden aukeren arabera, batez ere jendearen onura bilatzen duten garapenak kontuan hartuta" Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP) garatu ahal izateko, azpimarratu du.

Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburua partaide izan da gaur arratsaldean ospatu den 'Gobernu Irekia: Askatu, Partekatu eta Kolaboratu' ekitaldian; bertan, Eusko Jaurlaritzak software askearen arloko bere estrategia aurkeztu du. Hau guztia, hasiera batean liberatuko duen askapenen agenda iraunkorra indarrean jartzean islatuko da, lankidetza-gune batean, Irekia, euskadi.net eta Kontratugilearen Profila bezalako proiektu erabakigarrien bidez. Horrez gainera, Software Askearen Aldeko Bulego Teknikoak (SALE) 2010ean bultzatu dituen jardueren balantzea egin da.

Ekitaldian, dinamismoa eta orijinaltasuna agerikoak izanik, une musikalak erantsi ditu Eusko Jaurlaritzak “liberatuko” dituen proiektu ezberdinen inguruko azalpenekin. Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuarekin batera bertaratu dira ekitaldira Elena Pérez Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuordea, Alberto Ortíz de Zárate Hiritarren Arretako zuzendaria eta Gobernu Irekiko zein Interneteko Komunikazioko zuzendari andrea.

Gaur martxan jarri den lanaren hein bat, azken hilabeteotan Software Askearen Bulego Teknikoak garatu duen zereginaren emaitza da, sailburuaren esanetan "lan handia egin du bereziki entzutekoa, belarria jartzekoa Eusko Jaurlaritzaren barruan eta kanpoan".

 

2 iruzkin
  • 2010.eko abenduak 18

    Me gusta esto de "No somos los primeros, ni seguramente los números uno, pero nuestra apuesta es firme y clara para que el software libre sea una realidad en Gobierno Vasco" en vez de decir esa cosa manida y engolada de que "somos referente".

  • @alfrealday
    2010.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Idoia Mendia presenta la "agenda de liberaciones" del Gobierno Vasco en materia de software libre http://bit.ly/dMEIuM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)