Berriak Lehendakaritza
Eu

Erakundeen batasuna azpimarratu du Lehendakariak AHTaren proiektuan

2010.eko abenduak 16

"Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia” sozietatea eratu da gaur

Patxi López Lehendakariak erakundeen elkartasuna azpimarratu du Abiadura Handiko Trenaren proiektuan. Lehendakariaren ustez, batasun hori “bere garrantzia adierazten du eta kudeaketa eraginkor bat bermatuko duela”adierazi du.

Hauek izan dira Patxi López Lehendakariak egin dituen adierazpenak Abiadura Handiaren Sozietatea eratzeko ekitaldian. Bertan, José Blanco Sustapen ministroa, Xabier Aguirre, Arabako diputatu nagusia eta Patxi Lazcoz, Gasteizko alkatea izan dira.

Erakundeek behin-betiko erabakia adostu dute sozietate hau eratzean Gasteizetik abiadura handiko trena lurperatzeko 2017an.

Lehendakariaren hitzetan Gasteiz hirian egingo den tren sarearen birmoldaketaren aldeko apostu nabarmena egin du Eusko Jaurlaritzak. Hau dela eta, 117 milioi euroko aurrekontua izango du proiektu honek, aurrekontu osoaren laurdena.

“Gasteiz eta Arabako apostua suposatzen du proiektu honek eta horrek Euskadi osoan nabarituko da, Abiadura Handiko Trenak  kanporantz ateak irekiko dituelako”, esan du Lehendakariak.

AHTak ez ditu euskal hiriburuak soilik lotuko, “Espainia eta Europako herrialdeetatik hurbil egongo garaeta kotxeen pilaketak eta aireportuen atzerapenak sahiestuko ditugu abiadura handiko trenari esker, azaldu du. Hori oinarrizko elementu bat da Lehendakariaren iritziz gizartearen garapen eta ongizaterako, kanpora irteteak mundu osoari zabaltzeko gaitasuna erakusten baitu”, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria