Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak ‘Gobernu Irekia: askatu, banatu eta elkarrekin lan’ jardunaldiari emango dio hasiera gaur

2010.eko abenduak 16

Belaunaldi berriko Forjak aurkeztuko dira, Eusko Jaurlaritzaren software askeko proiektuetarako biltegi ofiziala

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak 'Gobernu Irekia: askatu, banatu eta elkarrekin lan' jardunaldiari emango dio hasiera gaur (18:00; EiTBko Bilboko egoitzan). Bertan, Eusko Jaurlaritzak software librearen inguruan duen estrategia aurkeztuko du. Estrategia hori askapenen etengabeko agenda baten irekieran gauzatuko da eta honek, hasieran, Irekia, euskadi.net eta Kontratatzailearen profila bezalako proiektu garrantzitsuak askatuko ditu, lankidetzarako gune baten barruan.

Horrez gain, ekitaldiaren zehar Software Librea Bultzatzeko Bulego Teknikoak (SALE) 2010ean bultzatu dituen ekintzen balantzea egingo da. Jardunaldiaren haria Alberto Ortiz de Záratek (Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zuzendaria) eramango du.

Iruzkin bat
  • @svetef
    2010.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    Idoia Mendia, abrirá hoy el evento ‘Gobierno Abierto: Libera, Comparte y Colabora’ http://bit.ly/giKt9N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia