Berriak Lehendakaritza
Eu

“Vitoria-Gasteiz Estrategia 2025” aurkezpenean izan da Lehendakaria

2017.eko abenduak 13

Iñigo Urkullu Lehendakaria “Vitoria-Gasteiz Estrategia 2025” aurkezpenean izan da gaur. Hiriko alkate Gorka Urtaranek aurkeztu du estrategia. Eusko Jaurlaritza ordezkatuz bertan izan dira ere bai Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia. 

Gasteizko eta Arabako kolektibo, elkarte eta pertsona ospetsuak Artium Museoan elkartu dira datozen urteetarako alkateak dituen planak gertutik ezagutzeko. Arabako instituzioetako ordezkari ugari ere izan dira bertan, Arabako diputatu nagusi Ramiro González eta Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegi buru zirela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak