Eu

Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro inbertituko ditu Iruña-Veleiako harresiaren parte bat sendotzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2107-12-12)

2017.eko abenduak 12
  •  Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak azaroan aurkeztu zuen jardun hau, Arabako Foru Aldundiarekin batera

Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du Iruña-Veleiako oppidumeko harresiaren hegoaldeko atea sendotu eta hari balioa emateko proiektua gauzatzeko. Jarduna Arabako Foru Aldundiak bultzatutako 2010-2020 Plan Zuzentzailearen barruan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak ere babesten duen proiektu bat. 

Bi erakundeek iragan azaroaren 13an aurkeztu zuten ekimena eta pauso berri horren garrantzia nabarmendu zuten; izan ere, erromatar garaiko aztarnategi honen ingururik aipagarrienetako bat da. 

Esparru harresitua, Iruñeko oppidum deritzona, monumentu historiko izendatu zen 1916. urtean, eta 1984an monumentu historiko artistiko nazional. Gaur egun, kultura ondasun kalifikatua da, monumentu multzo kategoriarekin, Euskal Kultura Ondarearen Legearen babespean. Mende bat baino gehiago igaro denean lehen jardunetik, Plan Zuzentzaileak arkeologia kanpainak bultzatu nahi ditu inguruan, bai eta ingurua finkatzen eta balioesten lagundu ere. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko