Berriak Hezkuntza
Eu

356.000 euro udal haur eskoletarako (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017.eko abenduak 12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2017-18 ikasturtean 0 eta 3 urte arteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioei diru-laguntzak ematen dizkien deialdiaren diru kopurua (2017ko irailaren 26ko Gobernu Kontseiluan onartu zena) 356.000 euroan handitzea. Gaur onarturiko handitzearekin diru-laguntza deialdi hau 3,5 milioi euroko kopurura iristen da. 

Diru-laguntza hauek aipaturiko haur eskolak mantentzeko kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira. Hezkuntza Sailak eta Euskadiko Udalek –laguntza hauek xede dituzten haur-eskolen titula badira- lankidetza-hitzarmenak garatuko dituzte horretarako. Diru-laguntza hauen helburua da kostuak murriztea batetik, eta zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur eskolen gaur egungo eskaintza sendotzea, bestetik. Era berean, ahaztu ezin den beste helburu bat da ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea ere, hezkuntza-maila horiei dagozkien gaitasunak eta ezagutzak jasotzea ahalbidetuko dien hezkuntza. Udal bakoitzak jasoko duen ekarpen ekonomikoa, bere titulartasuneko haur eskoletan okupatutako plazen arabera zehaztuko da.

Euskadin, euren titulartasuneko haur-eskolak dituzten 13 udalerri daude egun. Haur-eskola hauek ez daude Haurreskolak Partzuergora bilduak. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    356.000 euros para el mantenimiento de escuelas infantiles de titularidad municipal ➡︎ https://t.co/v2FDaJjqiqhttps://t.co/wRMupSy1wO

Komunikabideek behera kargatzeko